Borrar

'Komisario berriak' erakusketa aurkeztu du Montehermoso kulturuneak, Artiumekin batera

Otsailaren 28ra arte ikusi ahal izango da '…tokiren batean finkatzeko behin-behineko modua behintzat' erakusketa, DSS2016EUren proiektu baten emaitza.

sergio eguía

Domingo, 22 de enero 2017, 23:30

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Donostia 2016 Fundazioaren Komisario Berriak programaren emaitza da tokiren batean finkatzeko behin-behineko modua behintzat erakusketa, eta Montehermoso kulturunearekin, Artium Museoarekin, Azkuna Zentroarekin eta Tabakalerarekin elkarlanean egin da, komisario berrien prestakuntza babestea helburu.

Gaur aurkeztu dute, prentsaurrekoan, Kultura, Hezkuntza eta Kirol zinegotzi Estíbaliz Cantok, Euskara, Kultura eta Kirol foru diputatu Igone Martínez de Lunak, Artiumeko zuzendari Dani Castillejok, DSS2016EUeko Pablo Berásteguik eta Komisario Berriak fundazioko Aimar Arriola eta Irati Irulegik.

Bilboko Azkuna Zentroan izan ondoren, Montehermoso kulturunean eskainiko da orain erakusketa, Artium Museoarekin elkarlanean, obra eta jarduera berriekin. Lorategiaren, behin-behineko harreman ugariren bilgune horren metafora da erakusketa, eta bertako nahiz atzerriko 14 artistaren obra bana erakutsiko du: bideoak, eskulturak, instalazioak, marrazkiak eta liburuak.

Udaleko kultur arduradunaren arabera, DSS2016EUk asmatu du, inondik ere, beste euskal hiriburuak aintzat hartu dituelarik, euskal kultura eraikitzerakoan bakoitzak eskain dezakeena erakusten baita hartara; lokaletik globaltasunean sortuko duen kultura egiterakoan; tradiziozkoa eta garaikidea, kosmopolita eta historikoa nahasiko dituen kultura, eta gure-gurea dena kanpo-proiekzioarekin, hemen proiektatu nahi duen kanpokoarekin.

Komisario Berriak

Parte hartzen duten hamar komisario berriak joan den urte hasieran egin zen deialdi ireki batean hautatu ziren, Europako hainbat lekutatik aurkeztu ziren 70etik gora hautagaien artetik.

Hiru hiriburuetan egin diren laborategietan parte hartu dute guztiek, eta modu kolektiboan lan egiteko metodologiekin esperimentatu dute, komisarioaren eta itzultzailearen funtzioen arteko ohiko asoziazioa gainditzeko asmoz.

Urtarrilaren 20tik otsailaren 28ra bitartean ikusi ahal izango da erakusketa, Montehermoso kulturunean

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios