Aldundiak LIFE Oreka Mendian proiektua gauzatzea erabaki du Hazi Fundazioarekin

12/03/2017 02:45 |0

Foru Aldundiko Ingurumen eta Hirigintza Sailak eta Nekazaritza Sailak parte hartuko dute Arabako naturaguneetako larreak onik zaintzeko Europako proiektuan

Arabako Foru Aldundiaren Gobernu Kontseiluak onartudu LIFE Oreka Mendian Europako proiektua gauzatzea, Hazi Fundazioarekin batera (landa, itsasertz eta elikagaien sustapenerako enpresa publikoa, Eusko Jaurlaritzarena). Aurrekontua, guztira, 3,7 milioi eurokoa da —% 60 Europako Batzordeak finantzatzen du—, eta Arabako Lurralde Historikoko mendialdeko naturagune babestuetako larreak onik zaintzeko lanek 2021. urtearen amaiera arte iraungodute. Arabako Foru Aldundiak egin beharreko jardunek, zehazki, 608.720 euroko kostua izango dute, eta zenbateko horretatik Europak 327.629 euro emango du.

Hori guztia, xedetzat hartuta estrategia bateratu bat gauzatzea Natura 2000 Sarean dauden mendialdeko larreak kudeatzeko, saiatuz ingurumena onik zaintzeko interesak eta giza erabileren interesak orekan egon daitezela.

Abiapuntutzat hartuko da larreen erabilera tradizionalari eustea, eta ahalegina egingo da elkarrekin bizi daitezen eremu horietako bazka eskaintza eta abeltzaintza sektorearen eremu horiek erabiltzeko eskaria. Horretarako, mendialdeko larreen kudeaketa integratu eta iraunkorrean tartean sartuko dira jabeak, erabiltzaileak, naturaguneen kudeatzaileak, adituak eta tokiko eragileak.

Habitat mosaiko dinamiko batek osatzen ditu bazkalekuak; habitatak oso heterogeneoak dira, baina elkarren mendeko ere badira, gehienak komunitate interesekoak. Gainera, espezie oso kaltebera asko eta asko daude haietan, biodibertsitaterako balio handikoak direnak. Horregatik, kontserbazio bereziko eremuak (KBE) kudeatzeko planetan, lehentasuna emango zaio “larreei buruzko planak” idazteari, larreak ez hondatzeko neurri gisa.

Proiektu horrek klima aldaketarekin lotura zuzenik ez duen arren, larreek ustiatu gabeko itzelezko ahalmena dute klima aldaketa arintzeko; hain zuzen ere, kalkuluen arabera, munduko lurzoruaren karbonoaren % 30 biltzen dute. Baina aldakuntza horien aurrean kaltebera ere badira. Agerian dauden mendi aldeetan, aldaketek isla handiagoa izaten dute eta, hortaz, lehengoratze eta babes jardunak beharrezkoak dira.

Hori dela eta, LIFE Oreka Mendian proiektuaren bitartez, andeatutako larre habitatak lehengoratuko dira, sastrakak kontrolatzearen eta abereen erabilera planifikatzearen bidez: aprobetxamendu handiagoa egingo da abere gutxi ibili izan den eremuetan, eta txikiagoa egingo da abere gehiegi eduki dituztenetan eta higadura arriskua dutenetan. Lan egingo da, orobat,desagertzeko arriskuan dagoen landaredia berreskuratzeko eta espezie inbaditzaileak deuseztatzeko.

Proiektuaren azken emaitza izango da jardunbide egokien eskuliburua egitea mendiko larreak kudeatzeko, eta oinarritzat hartukoda ingurune horretan iraunkortasuna sustatzeko.

TEMAS

Recibe nuestras newsletters en tu email

Noticias relacionadas

Lo más

COMENTARIOS

©ELCORREO

Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación. Si continúa navegando acepta su uso. Más información y cambio de configuración..

x