Gizarte Politiken Sailak hiriko elkarte eta erakundeen proiektuak garatzeko 250.000 euro jarriko ditu

12/03/2017 02:44 |0

Gizarte Politiken eta Osasun Publikoaren Sailak hiriko elkarte eta erakundeek gizarte-zerbitzuen alorrean proiektuak garatzeko diru-laguntzetarako deialdiaren oinarriak onetsi ditu gaur Tokiko Gobernu Batzarrak.

Ekitaldi honetan 250.000 euroko aurrekontua du deialdiak, gizarte prebentzio, sustapen, informazio eta sentiberatze jardueren gastuak ordaintzen laguntzeko. Proiektu hauek jaso ahalko dute diru-laguntza:

1- Norberaren autonomiarekin, gizarteratzearekin eta gizarte-larrialdi edo -babesgabetasun egoerekin zerikusia duten proiektuak, eta batez ere arrisku egoeren prebentzioarekin lotutakoak.

2- Gizarte edo gizarte-osasunaren alorrean herritarrei, gizarte-eragileei eta entitateei zuzenduriko informazio, prestakuntza eta sentsibilizazio proiektuak.

3- Hauei zuzendutako gizarte arretarako proiektuak: mendekotasun-arriskuan eta 1 mailako mendekotasun-egoeran dauden pertsona autonomoei eta ingurukoei; babesik gabeko haur eta nerabeei edo haien familiei, eta gizarteak baztertutako pertsona edo taldeei.

4- Hondamendien biktima izan diren haurrak hartzeko proiektuak.

TEMAS

Recibe nuestras newsletters en tu email

Noticias relacionadas

Lo más

COMENTARIOS

©ELCORREO

Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación. Si continúa navegando acepta su uso. Más información y cambio de configuración..

x