Amurriok laguntza teknikoa kontratatuko du Larrabeko zabortegia zigilatzeko proiekturako

13/03/2017 01:00 |0

Amurriok argi berdea eman dio proiektu hau handitzeko laguntza teknikoa kontratatzeari: 2016. urte bukaeran jakinarazitako Eusko Jaurlaritzaren ebazpen baten arabera, Larrabeko zabortegiaren gaineko testu bategina.

Ebazpen horretan zehaztutako baldintzak, Larrabeko hondakin geldoen zabortegia egokitu eta zigilatzeko lanak egitea ahalbidetuko dutenak, betetzearren, tokiko gobernu-batzarrak lan tekniko horiek esleitzea erabaki du, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politika Sailak eskatutako informazioa biltzearren.

Informazio tekniko hori orain arte diseinatutako proiektuari gehitu ondoren eta baimenak lortu eta gero, Larrabeko hondakin geldoen zabortegia zigilatzeko lehenengo faseari ekingo zaio. Horren aurrekontua 156.432,67 eurokoa da, eta Amurrioko Udalak badu Eusko Jaurlaritzaren 122.819,04 euroko diru-laguntza.

Zabortegia zigilatzeko lehenengo faseko lanen lizitazioa 2017. urtean zehar hastea espero da.

TEMAS

Recibe nuestras newsletters en tu email

Noticias relacionadas

Lo más

COMENTARIOS

©ELCORREO

Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación. Si continúa navegando acepta su uso. Más información y cambio de configuración..

x