«Obra eta Zerbitzuen Foru Plana eraberritzeari esker, landako gizartearen zerbitzu premiarik handienak aseko dira»

14/03/2017 23:56 |0

Pilar García de Salazar Ekonomia Garapenaren eta Lurralde Orekaren Saileko diputatuak Batzar Nagusietan azaldu duenez, aurreratzean planaren % 10 erabiliko da “banda zabala arabar guztiengana eramateko”

Pilar García de Salazar diputatu nagusiorde eta Ekonomia Garapenaren eta Lurralde Orekaren Saileko diputatua Arabako Batzar Nagusietan agertu da gaur goizean, Obra eta Zerbitzuen Foru Planera sartzea aurreikusi dituen berritasunak azaltzeko. Aldaketa horiek toki erakundeen laguntzarekin landu dira, lurraldearen beharrak ahalik eta modurik eraginkorrenean betetzea helburu hartuta. Foru ordezkariak adierazi duenez, “Aldaketa egin behar da araua gaur egungo egoera ekonomikora egokitu beharra dagoelako, bai eta landako gizarteak zerbitzuak jasotzeko behar handiagoa duelako ere”.

Behar horiek aintzat hartuta eta plana ahalik eta modurik parte hartzaileenean eguneratzeko xedearekin, 2016ko ekainean idazki bat bidali zitzaien udal, administrazio batzar eta kuadrilla guztiei, araua aldatzeko prozesuaren berri emateko eta plana hobetzeko proposamenak eta iradokizunak eginez parte hartu zezaten eskatzeko. 30 toki erakundek hartu zuten parte, eta guztira 71 proposamen igorri zituzten. Gero, iradokizun horietako zenbait eta saileko teknikariek egindako beste batzuk aintzat hartuta, planera sartu beharreko aldaketen lehenengo zirriborroa egin zen, eta parte hartzeko aukera eman zitzaien AKEri, ACOVIri eta zenbait foru saili.

TEMAS

Recibe nuestras newsletters en tu email

Noticias relacionadas

Lo más

COMENTARIOS

©ELCORREO

Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación. Si continúa navegando acepta su uso. Más información y cambio de configuración..

x