TUVISAk 25 informazio-pantaila berri jarriko ditu

17/03/2017 00:00 |0

Orain guztira 46 informazio-zutoin daude: 2011n 27 instalatu ziren, eta 2014an, 19

Tuvisa 25 informazio-pantaila berri jartzen hasi da Gasteizko beste horrenbeste markesinetan. Orain guztira 46 informazio-zutoin daude: 2011n 27 instalatu ziren, eta 2014an, 19. Gailu horiei esker, erabiltzaileek hurrengo autobusa iristeko zehazki zenbat denbora gelditzen den jakin dezakete geltokian, eta zerbitzuaren kalitatea eta erabiltzaileen esperientzia hobetzen du horrek. Udalaren garraio-enpresak 180.000 euro inbertitu ditu. “Ekimen honen helburua da Gasteizko herritarrei ematen zaien zerbitzuaren kalitatea hobetzen jarraitzea, garraio publikoa erabiltzea errazagoa eta atseginagoa izan dadin. Hartara, erabiltzaileen eskaerari erantzuten diogu, hiriko auzo berriak bereziki aintzat hartuta“, azaldu du TUVISAko lehendakari Itziar Gonzalok.

Desgaitasuna duten pertsonek ere erabil dezakete informazio-sistema hori. Hiriaren erdialdean ez ezik, TUVISAk Salburuan, Lakuan eta Zabalganean jarriko ditu zutoin berriak.

TEMAS

Recibe nuestras newsletters en tu email

Noticias relacionadas

Lo más

COMENTARIOS

©ELCORREO

Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación. Si continúa navegando acepta su uso. Más información y cambio de configuración..

x