Diputatu nagusiak Foronda bisitatu du jakiteko zein den Decoexsa nazioarteko logistikako enpresaren egoera

20/03/2017 08:15 |0

Ramiro Gonzalezek: “Benetan da garrantzitsua Decoexsa bezalako enpresentzat Mugako Ikuskaritza Postua (MIP) berreskura dezagun Gasteizko aireportuan”

Ramiro González diputatu nagusiak gaur goizean bisitatu ditu Decoexsa enpresak Gasteizko aireportuan dauzkan instalazioak; bisita horren bidez, foru ordezkari nagusiak hurbiletik ezagutu du elikagai galkor, elikagai eta farmazia materialean espezializatutako logistika enpresa horren jarduera. “Benetan da garrantzitsua Forondak erabateko operatibitatea izan dezala, inguru horretan dauden enpresentzat” esan du foru arduradun nagusiak, eta ondoren esan duenez “Decoexsa bezalako enpresak beharrezkoa dute beren etorkizuna segurtatzeko, lehenbailehen berreskura dezagula Mugako Ikuskaritza Postua”.

Azken urtean diputatu nagusiak eta Ekonomia Garapenaren eta Lurralde Orekaren Saileko diputatuak lurraldeko hogeiren bat enpresetara egindako bisita txanden barruan sartzen da bisita hori, zeinari esker diputatu nagusiak jakin ahal izan baitu zein den aireportua inauguratu bezain laster Arabako ordezkaritza ireki zuen Decoexsa enpresaren eguneroko funtzionamendua. “Bere garaian, Bilboko portutik 50 kilometrotara eta Frantziako mugatik 100 kilometro eskasera kokatuta dagoen aireportu baten pistan bertan kokatzea erabaki zuen enpresak, eta kokapen hori estrategikoa da, DHLk eta gure instalazioetan interesatutako beste operadore batzuek ere hala aitortu baitute”.

TEMAS

Recibe nuestras newsletters en tu email

Noticias relacionadas

Lo más

COMENTARIOS

©ELCORREO

Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación. Si continúa navegando acepta su uso. Más información y cambio de configuración..

x