Sergio Saez bilbotarraren 'Orfeo & Euridice' erakusketa da ikusgai Elorrion

09/01/2017 00:02 |0

Sarrera doakoa da eta bihartik aurrera goiz eta arratsaldez ikusi ahal izango da 09:00etatik 21:009ak arte

Elorrioko Iturri Kultur Etxeak Sergio Saez artista bilbotarraren 'Orfeo & Euridice' erakusketa du ikusgai urtarrilaren 30era arte. Elorrioko Udalak BBKren laguntzarekin antolatu du erakusketa.

Paperean egindako olio eta akrilikozko 16 margolanek osatzen dute erakusketa. Margolanen ondoan, Orfeo eta Euridize Greziako mitoa azaltzen duten testu laburrak daude, eta eskuko katalogoan Rilkeren sonetoak ere.

Elorrioko Udalak jakinarazi duenez, sarrera doakoa da eta, aste honetan 14:00ak arte baino irekitzen ez den arren, bihartik aurrera goiz eta arratsaldez ikusi ahal izango da 09:00etatik 21:009ak arte.

TEMAS

Recibe nuestras newsletters en tu email

Noticias relacionadas

Lo más

COMENTARIOS

©ELCORREO

Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación. Si continúa navegando acepta su uso. Más información y cambio de configuración..

x