Zornotzako 63. Nazioarteko Krosak 600dik gora parte hartzaile izango ditu

08/01/2017 00:11 |0

Gaur ospatuko den probak 11 froga izango ditu

Zornotzako Nazioarteko Krosaren 63. edizioa jokatuko da gaur Bizkaiko herriko Jauregibarriko zelaian, eta 600dik gora lagunek parte hartuko dutela iragarri dute antolatzaileek.

Krosak 11 froga izango ditu. Haur-kadeteak hasiko dira, 09:40an, eta gero kimu kategoriako neska eta mutilak eta gazte-juniorrak arituko dira. Ondoren, 11:30ean, 1,9 kilometroko lasterketa paralinpikoa egingo da bigarren urtez, eta jarraian, 11:50ean, 4,7 kilometroko herri lasterketa, nahi duen pertsonari zabaldua.

Emakumezko lasterketa nagusia 12:30ean hasiko da eta 8,7 kilometro izango ditu, eta gizonezkoena, 10,7 kilometrorekin, 13:15ean hasiko da. «Zornotzako belarrezko zirkuitutik munduko onenetarikoa eta nazioarteko eta estatu mailako atleta nabarmenenak pasatuko dira», nabarmendu dute.

Zornotzako Krosa Europako Atletismo Federazioaren egutegian sartuta dago, baita Espainia, Euskal Herria eta Bizkaiko federazioenean ere. Gainera, ANOC kros antolatzaileen estatu mailako elkartearen egutegian dago. Kutxabanken, Bizkaiko Foru Aldundiaren, Jaurlaritzaren eta Zornitzako Udalaren laguntza dauka.

TEMAS

Recibe nuestras newsletters en tu email

Noticias relacionadas

Lo más

COMENTARIOS

©ELCORREO

Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación. Si continúa navegando acepta su uso. Más información y cambio de configuración..

x