Borrar
Urgente El servicio de metro en Basauri y Etxebarri se reanuda con frecuencias de 20 minutos
Luis Ortiz Alfau, liburuaren aurkezpenean.
Gogora institutuak 'El siglo de Luis Ortiz Alfau' argitaratu du

Gogora institutuak 'El siglo de Luis Ortiz Alfau' argitaratu du

'Memoriak' bildumako lehen liburua da

elcorreo.com

Lunes, 9 de enero 2017, 00:03

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Gogora Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuak 'El siglo de Luis Ortiz Alfau' liburua aurkeztu du asteazken honetan Bilbon, 'Memoriak' bilduma lehen lana, hain zuzen ere. Bertan, Euskadiren XX. mendeko historia kontatzen da Luis Ortiz Alfauren bizitzaren bitartez.

Ander Izagirre idazle eta kazetariak idatzitako biografian, Espainiako gerra zibila, kontzentrazio esparruak eta frankismoa zeharkatu eta memoria historikoa berreskuratzeko borrokara iritsi arte Luis Ortiz Alfauk egindako bidea kontatzen da. Esan bezala, Euskadiren «memoria demokratikoaren puzlea osatzea» helburu duen 'Memoriak' bildumako lehenengo liburua da.

'El siglo de Luis Ortiz Alfau' lanaren aurkezpenean, Bilbon, Aintzane Ezenarro Gogora institutuaren zuzendaria, Ander Izagirre egilea eta Luis Ortiz bera egon ziren.

Ezenarroren esanetan, liburua gazteek euren herriko memoria historikoa ezagutzeko erreminta bat da. Liburuan kontatzen diren esperientzia guztien ezaugarri komuna «giza eskubideen urraketa eta horiei aurre egiteko modua» dela azpimarratu zuen.

Halaber, Izagirrek ziurtatu zuen Luis Ortiz Alfauren bizi esperientziak «ia pelikula egiteko modukoak» direla eta «gure historiako azken 80 urteetako momentu nagusietan» dagoela. «19 urte zituenean gerra zibila hasi zenetik, Gernikako bonbardaketan dago, Elgetan Intxortako batailan dago, Frantzian dago, kontzentazio esparruetan dago», esan zuen.

Azkenik, liburuaren protagonistak nabarmendu egin zuen Eusko Jaurlaritzak «gerra zibilean gertaturikoa jakin dadin» azaldutako ardura, «'demokratikoak' deituriko gure gobernuek egin ez dutena», Espainiako Gobernuari aipu eginez. «Memoria historikoa kutxa batean gordeta izan dute gaur arte. Gaur egun, denon artean bataila hori irabazten ari garela uste dut», ziurtatu zuen.

Liburu honekin ekin dio Gogora institutuak 'Memoriak' izeneko liburu bilduma osatzeko bideari. «Euskadin azken urteotan gertatutakoari buruzko memoria osatzen joateko historiak biltzea helburu duen puzlearen lehenengo pieza dugu hau», azaldu zuen Ezenarrok.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios