Ibilbide osasungarri berria Arrigorriagan

09/01/2017 23:58 |0

Aurreko bi irteera gidatuek «oso harrera ona» izan zutela azpimarratu du Udalak

Arrigorriagako ibilbide osasungarri eraberrituak ezagutzeko egin diren lehenengo bi irteera gidatuek «oso harrera ona» izan dute herritarren artean, eta hirugarren ibilbidea egingo da datorren igandean 'Montefuerte' izenekoa, Arrigorriagako Udalak prentsa ohar bidez jakinarazi duenez.

Ibilbideen helburua da jarduera fisikoa bultzatzea eta osasunerako jokaera onuragarriak indartzea eta suspertzea, baina hirugarrena ez da udal kiroldegitik abiatuko, 'Beteluritik' eta 'Mendikosolo-Done Peri' ibilbideen kasuan bezala, baizik eta Abusu zentro soziokulturaletik. Gainera, helmuga leku bera izango da.

Hirugarren ibilbideak zazpi kilometro ditu, eta Abusura itzultzeko bidean zenbait igarobide izango dira, hala nola Montefuerte parkea, Malmasin mendiaren hegalak eta Buiagoiti eta Buiabarria auzoak. Ibilbideak 215 metro baino gehiagoko desnibela du eta, neurrizko erritmoan, ordu bat eta 35 minutuan egin daiteke. 8.750 bat urrats egin behar direla zenbatetsi da, eta ibilbidea amaitutakoan, 300 eta 425 kilokaloria bitartean erreko direla, norberaren pisuaren arabera.

Ibilbideak egiteko Arrigorriagako Udalak hainbat gomendio ematen ditu: oinetako eta arropa erosoak janztea; maiz hidratatzea; aldez aurretik informazioa jasotzea, trazadura norberaren profilari egokitzen zaion jakiteko; ondo elikatzea; podometro baten edo makila batzuen laguntza erabiltzea, eta ibilbideak ahal dela beste norbaitekin egitea.

TEMAS

Recibe nuestras newsletters en tu email

Noticias relacionadas

Lo más

COMENTARIOS

©ELCORREO

Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación. Si continúa navegando acepta su uso. Más información y cambio de configuración..

x