Bilboz, Euskal Herriaz eta munduaz sakontzeko elkargunea Azkuna Zentroan

13/01/2017 01:31 |0

Hilean behin, asteazkenez, euskal kulturako sortzaile batek, bertaratutakoekin batera, hainbat gai ugari izango ditu hizpide, urtarrilaren 18an hasita

Bilboko Azkuna Zentroak 'Meatzaleak: Bilbo, euskera, kultura, historia' aurkeztu du ostegun honetan, euskal kultur sortzaileekin Bilboz, Euskal Herriaz eta munduaz sakontzeko elkargunea. Hilean behin, asteazkenez, euskal kulturako sortzaile batek, bertaratutakoekin batera, hainbat gai ugari izango ditu hizpide. Topaketa guztiak euskaraz izango dira eta programa urtarrilaren 18an hasiko da, arratsaldeko 19:00etan, Fermin Muguruzarekin.

Egitasmoaren arduradunek aurkezpenean azaldu dutenez, euskararen eta euskal kulturaren zabalkuntza eta bultzadaren alde Azkuna Zentroak egin duen apustuaren baitan, musika, hedabideak, gorputza eskenatokian, kultura, identitatea eta hiria, arkitektura, arte plastikoak eta bertsolaritza izango dira mintzagai hilean behin.

Egitaraua «ilunetakoak argira ekartzeko ahalegina da, sakonean daudenak eguzkiratzeko proposamena», eta horretarako, hitzaldiak, mahai inguru didaktikoak, elkarrizketak eta zuzeneko emanaldiak tartekatuko dira. Hizpide izango den gai bakoitzari «ahalik eta etekin handiena ateratzeko formatoa» eskainiko da, beti ere hizlarien eta ikus-entzuleen arteko elkarreragina sustatzeko asmoz.

Fermin Muguruzak estreinatuko du programa urtarrilak 18, arratsaldeko 19:00etan, 'Bilbo-BCN-Belfast-Berlin-Beirut-Bogotá' izenburuko saioarekin. Bastida aretoan izango da, sarrera librearekin edukiera bete arte. Nahi duenak Infopuntuan jaso dezake gonbidapena.

Datozen hilabeteetan, besteak beste, Nagore Uriarte eta Errota Digitala, Lutxo Egia eta Inun, Onintza Enbeita eta Ander Lipus, Haizea Barcenilla eta Okela sormen lantegia, Ander Gortazar eta Leire Milikua berbalagun izango dira. Leire Palacios kazetariak aurkeztuko eta zuzenduko ditu saio guztiak.

TEMAS

Recibe nuestras newsletters en tu email

Noticias relacionadas

Lo más

COMENTARIOS

©ELCORREO

Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación. Si continúa navegando acepta su uso. Más información y cambio de configuración..

x