'BBK Tour' erakusketa ibiltaria astelehenean jarriko da martxan

13/01/2017 01:22 |0

Ekimenak erakundearen proiektu nagusiak erakutsiko ditu Bizkaian zehar

'BBK Tour' izeneko proiektua jarriko du martxan BBK-k datorren astelehenean. Erakusketa ibiltari bat da, eta erakundeak lantzen dituen proiektu eta ekimen nagusiak era erakargarri eta interaktiboan erakutsi ditu datozen bederatzi hilabeteetan Bizkaian herriz herri. Autobus batean jarritako 140 metro koadroko gune multizabalgarri baten bidez, bost gune bereizi, lau arlo tematiko, ikus-entzunezko hainbat material eta pieza, eta parte hartzeko jarduera eta ekimenak izango ditu, BBK-k jakinarazi duenez.

Erakusketaren inaugurazioan, Xabier Sagredo BBKren lehendakaria, Gorka Martinez erakundearen zuzendari nagusia eta Leire Aragon Gizarte Ekintzako zuzendaria izango dira, datorren astelehenean, goizeko 11:00etan, Bilbon, Emakumeen Azaroaren 25 plazan, Bailen kalearekin bat egiten duen gunean.

TEMAS

Recibe nuestras newsletters en tu email

Noticias relacionadas

Lo más

COMENTARIOS

©ELCORREO

Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación. Si continúa navegando acepta su uso. Más información y cambio de configuración..

x