Bilboko eta Uztaritzeko txistularien bandak elkarrekin arituko dira

08/02/2017 00:45 |0

Emanaldia gaur bertan izango da Bilboko Euskalduna Jauregian

Bilboko Udal Txistularien Bandak eta Uztaritzeko Txistularien Bandak kontzertua eskainiko dute elkarrekin gaur, Bilboko Euskalduna jauregian, 20.00eta hasita. Sarrera doakoa izango da, BilbaoMusika erakundeak jakinarazi duenez.

Txistua protagonista izanik, emanaldian zehar obra oso ezagunak interpretatuko dira, besteak beste, 'Arno dantza', 'Donostia', 'Zortziko Ravel jauna', 'Birigarroa', 'Habanera', 'Gogoaren baitan', 'Eire aire', 'Lapurtar dantzak', 'Korrika dantza', 'Iparragirreren biziantz laburra', 'Ihauteri soinua' eta 'Hiru piztiak'.

Garikoitz Mendizabalek (txistu eta zuzendaria), Idoia Kareagak (txistu), Gorka Zabaletak eta Sabin Bikandik (silbotea) eta Asier Garciak (perkusioa) osatzen dute banda bilbotarra, eta Kattalin Hairak eta Intza Daguerrek (txistu), Pauline Lafittek (silbotea eta txirula), Jokin Irungarayk (atabala eta perskusioa), Nelly Guilhemsansek (biolina), Fermin Garaikoetxeak (bombardinoa) eta Paul Carriquiryk (laguntzailea) Uztaritzekoa.

TEMAS

Recibe nuestras newsletters en tu email

Noticias relacionadas

Lo más

COMENTARIOS

©ELCORREO

Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación. Si continúa navegando acepta su uso. Más información y cambio de configuración..

x