Ekonomia Sozialaren Foro Globala prestatzeko lanak hasi dira

08/02/2017 00:45 |0

Ekitaldia Bilbon egingo da datorren urtean

Bilbon 2018. urtean egingo den Ekonomia Sozialaren Foro Globalaren laugarren edizioa prestatzeko lanak abian dira, Lawrence Kwark erakundearen idazkari nagusiak Eusko Jaurlaritzaren, Bizkaiko Foru Aldundiaren, Bilboko Udalaren, Arrasateko Udalaren eta Bilboko hautagaitza bultzatu zuten hirugarren sektorearen eta ekonomia sozialaren ordezkariekin izan dituen bilerekin. 2018ko udagoienean Euskalduna jauregian egingo den foroaren laugarren edizioaren oinarriak finkatu dituzte.

Ekonomia Sozialaren Foro Globalaren laugarren edizioa egiteko Bizkaiko hiriburua aukeratu izanak «argi uzten du erakundeen arteko elkarlana eta lankidetza publiko eta pribatuaren eta hirugarren sektorearekin harreman positiboak eta finkoak edukitzearen balioa», Bilboko Udalak nabarmendu duenez.

Foroaren hurrengo egoitza izanik, Bilbo mundu mailako erreferentziazko sarera gehitu da gizarte ekonomian, Seulekin eta Montrealekin batera, horiek izan baitira aurreko hiru edizioetako egoitzak. Foro hau lehenengoz egingo da Europan eta horrek «leba handiko bermea ematen dio gizartearen premiak aintzat hartzen dituen enpresa ereduarekin lotutako politikak bultzatzeko Bilboko Udalak duen konpromisoari».

TEMAS

Recibe nuestras newsletters en tu email

Noticias relacionadas

Lo más

COMENTARIOS

©ELCORREO

Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación. Si continúa navegando acepta su uso. Más información y cambio de configuración..

x