Abiadura eta droga eta alkohol kontsumoa kontrolatzeko 37 kanpaina aurten

08/02/2017 23:52 |0

Motozikleten abiadura kontrolatzeko bi kanpaina egingo dira

Abiadura eta droga eta alkohol kontsumoa kontrolatzeko 37 kanpaina egingo ditu Ertzaintzak 2017. artean, eta horien baitan, motozikleten abiadura kontrolatzeko bi kanpaina egingo dira.

Aurreikusi da guztira 37 kanpaina egingo direla zenbait arrisku faktore zaintzeko, hala nola abiadura, arreta galtzea edo alkohol eta droga kontsumoa. Helburua da bide segurtasuna hobetzea eta trafiko istripuetako biktimen kopurua murriztea.

Eusko Jaurlaritzako Trafiko Zuzendaritzak planifikatzen eta koordinatzen ditu Ertzaintzaren Trafikoko Lurralde Unitateek eta udaltzaingoek urtearen barruan egin behar dituzten zaintza eta kontrol kanpainak.

Modu honetan, joan den urteko istripuen datuak kontuan izanik, aurten arreta berezia jarri zaie bigarren mailako errepideetan abiadura kontrolatzeko kanpainei. Halaber, berritasun gisa, motozikleten abiadura kontrolatzeko kanpaina zehatzak egingo dira.

Joan den urteko kanpainetan, guztira, 11.536 kontrol eta 214.972 proba egin ziren, eta 10.162 arau hauste hauteman ziren. Kontroletan batez beste %4,7k eman zuen emaitza positiboa.

TEMAS

Recibe nuestras newsletters en tu email

Noticias relacionadas

Lo más

COMENTARIOS

©ELCORREO

Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación. Si continúa navegando acepta su uso. Más información y cambio de configuración..

x