Astelehenean Darwinen Eguna ospatuko da

08/02/2017 23:51 |0

Hitzaldi eta ekitaldi bereziak antolatuko dira Bilbon eboluzioaren teoriaren asmatzailearen omenez

Charles Darwin eboluzioaren teoriaren asmatzaileetako bat jaio zeneko 208. urteurrena ospatuko da Bilbon datorren astelehenean. Darwinen Egunaren programazioa jende guztiari zuzenduta dago, «baina zorroztasun zientifikotik eta profesionaltasunetik». Aurtengo edizioan bi hitzaldi izango dira, Ana Agirre ikertzaile eta Euskal Herriko Unibertsitateko Genetika irakaslearen eta Jesus P. Zamora UNEDeko Zientziaren Filosofia eta Logikako katedradunaren eskutik.

Ohikoa denez, hitzordua arratsaldeko 19.00etan izango da, Bidebarrietako liburutegiko ekitaldi aretoan, sarrera librearekin. Ezinbestekoa izango da aurretik gonbidapena jasotzea, liburutegian bertan, asteazken honetatik, (gehienez lau sarrera pertsonako). Eserleku guztiak betetzen direnean ez zaio inori aretora sartzen utziko, baina topaketa streaming bidez jarraitu ahal izango da www.kulturguneatb.eus webgunean.

Darwinen Eguna Bilboko Udaleko Kultura Sailaren, EHUko Kultura Zientifikoko Katedraren eta Zirkulu Eszeptikoaren artean antolatutako ekimena da, CIC bioGUNEren, Aula Espacio Gelaren, Bizkaia Fundazio Biofisikoaren eta El Correo egunkariaren laguntzarekin.

Ana Agirre EHUko Genetika irakaslea Minbiziaren Biologia Molekular taldeko ikertzailea da, eta 'Las mil y una caras de la epigenética' izenburuko hitzaldia eskainiko du. Jesus P. Zamora UNEDeko Zientziaren Filosofia eta Logikako katedradunaren mintzaldia 'The survival of the loveliest: Amor en perspectiva Darwiniana' izango da.

TEMAS

Recibe nuestras newsletters en tu email

Noticias relacionadas

Lo más

COMENTARIOS

©ELCORREO

Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación. Si continúa navegando acepta su uso. Más información y cambio de configuración..

x