Antonio Oyarzabal pianistak kontzertua eskainiko du Getxon

09/02/2017 23:55 |0

Ekitaldia bihar izango da Areetako Andres Isasi Musika Eskolan

Antonio Oyarzabal pianista bilbotarrak kontzertua eskainiko du bihar. Ekitaldia Areetako Andres Isasi Musika Eskolan, Getxon, izango da arratsaldeko 19.30etik aurrera, Neguko Bidaia kontzertu didaktikoen barruan.

Oyarzabal orkestrako piano jotzaile gisa aritu da izen handiko taldeetan, ospe handiko zuzendarien aginduetara. Trisquel Arts hirukotearen kidea da eta talde horrekin errezitaldiak eskaini ditu Londresen, Asturiasen eta Euskal Herrian. Bakarlari gisa eta titularra den orkestrekin ere errezitaldiak eskaini ditu, eta hainbat sari eman dizkiote.

Getxoko emanaldian eskainiko duen programak 'Neguko Argiak' izenburua du, eta Franz Schubert, Piotr Ilich Tchaikovsky, Michio Mamiya, Leos Janacek eta Claude Debussy musikagileen lanak jasotzen ditu.

TEMAS

Recibe nuestras newsletters en tu email

Noticias relacionadas

Lo más

COMENTARIOS

©ELCORREO

Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación. Si continúa navegando acepta su uso. Más información y cambio de configuración..

x