Isabel Garayren atzera begirako erakusketa, Rekalde aretoan

09/02/2017 23:55 |0

40 obra inguru jarriko dira ikusgai, bai eskulturak bai paper gaineko lanak

Bizkaiko Foru Aldundiak Isabel Garayren (Muskiz, 1946 - Santander, 2016) atzera begirako erakusketa antolatu du Bilboko Rekalde aretoan gaurtik ekainaren 4ra arte. Artistaren lau hamarkadako obra biltzen du erakusketak, 1980ko hamarkadatik joan den urtera arte, foru erakundeak jakinarazi duenez.

Muskizko artistaren ibilbidea aztertuta, argi ikusten da artistak ez ziola inoiz utzi eskulturan eta pinturan esperimentatzeari, ¬ęegindako aurrerapauso bakoitza maisutasun perfektuaz garatuz¬Ľ. Adibidez, 1980ko hamarkadan, lur erregogorrezko eskulturatik aluminio eta beiraz egindako modulu konbinagarriak egitera pasa zen.

Isabel Garay eskultore gisa da ezaguna batez ere, ¬ębaina paper gainean marrazteak eta margotzeak bere bizitza osoari eman diote erritmoa¬Ľ: lapitzezko eta pastelezko marrazkiak, obra multzoen bertsio desberdinen zirriborroak, pastelez marraztutako paisaiak, eta, azkenean, pintura handiak, pastelez ere, abstrakzio formaletik eratorriak, bere konposizio modularrekin erresonantzian geratzen direnak.

Erakusketan 40 obra inguru jarriko dira ikusgai, bai eskulturak bai paper gaineko lanak, eta guztiak helburu horrekin argitaratutako katalogoan bildu dira, Isabel Garayren obran aditua den Hubert Besacier irakasle eta komisario frantsesak idatzitako azalpenekin batera.

TEMAS

Recibe nuestras newsletters en tu email

Noticias relacionadas

Lo m√°s

COMENTARIOS

©ELCORREO

Utilizamos ‚Äúcookies‚ÄĚ propias y de terceros para elaborar informaci√≥n estad√≠stica y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a trav√©s del an√°lisis de su navegaci√≥n. Si contin√ļa navegando acepta su uso. M√°s informaci√≥n y cambio de configuraci√≥n..

x