Tranbia San Mameseko geltokian.

Tranbiaren zerbitzu bereziak, Athleticen partida dela eta

09/02/2017 23:55 |0

Neurketa bukatu ondoren San Mamesetik hurbil dauden geralekuetan pilaketak ekiditeko, Euskotrenek Euskaldunako geralekura joatea aholkatzen du

Euskotrenek Bilboko tranbiaren zerbitzu bereziak eskainiko ditu larunbatean, Athleticek eta A Coruñako Deportivok arratsaldeko 18.30etik aurrera San Mamesen jokatuko duten Santander Ligako partida dela eta.

Horrela, Euskotrenek jakinarazi duenez, Atxuritik Casillara hamar minuturo izaten diren zirkulazioez gain, Pio Barojatik Ospitalera irtengo diren hiru zerbitzu berezi izango dira 17.31, 18.01 eta 18.11an. Halaber, partida bukatu ondoren irteera modu egokian egiteko, 20.15etik 20.35era, gutxi gorabehera, zerbitzuaren mozketa partziala egingo da Casilla eta Euskalduna artean. Behin mozketa bukatuta, tranbiaren zirkulazio bereziak martxan jarriko dira Atxurira eta Casillara.

Neurketa bukatu ondoren San Mamesetik hurbil dauden geralekuetan pilaketak ekiditeko, Euskotrenek Euskaldunako geralekura joatea aholkatzen du, geraleku horretatik tranbiaren zerbitzu bereziak irteten baitira. Unitate hauek geralekuetan egongo diren pertsona guztiak eramateko beharrezko lekuak eskainiko dituzte.

TEMAS

Recibe nuestras newsletters en tu email

Noticias relacionadas

Lo más

COMENTARIOS

©ELCORREO

Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación. Si continúa navegando acepta su uso. Más información y cambio de configuración..

x