Borrar

BilbaoMusikaren Musika Eskolak zortzi formakuntza tailer antolatu ditu

Ekainaren 4ra arte La Galeran burutuko diren tailerren prezioa 10 eta 70 euro artekoa da, ordu kopuruaren arabera

elcorreo.com

Sábado, 11 de febrero 2017, 00:28

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

BilbaoMusika erakundearen Musika Eskolak gai desberdinen inguruko zortzi formakuntza tailer antolatu ditu, besteak beste, irakasle, zuzendari, musika talde, ikasle eta konpositoreei zuzenduta. Ekainaren 4ra arte La Galeran burutuko diren tailerren prezioa 10 eta 70 euro artekoa da, ordu kopuruaren arabera.

Hain zuzen, BilbaoMusikak jakinarazi duenez, Jeronimo Martin irakasleak 'Soundpainting' ikastaro bat eskainiko du otsailaren 10, 17 eta 24an eta martxoaren 10ean, musikariei zuzenduta. Soundpainting teknika diziplina anitzeko konposaketarako zeinu hizkuntza unibertsala da, musikariek, aktoreek, dantzariek eta ikus artistek zuzenean interpretatzen dutena.

Halaber, Joserra Gutierrezek partitura editoreak, sekuentziazio programak eta antzeko baliabideak erabiltzen erakutsiko du otsailaren 24an, martxoaren 10 eta 24an eta apirilaren 7an, 'Konposizioa eta moldaketak teknologia berriekin' tailerran, eta Monica Linaresek behaketa, meditazio eta arreta osoa teknikak erakutsiko ditu ekainaren 2, 3 eta 4an, 'Biola eta biolina mindfulness' izeneko ikastaroan.

Bestalde, Pedro Estevanek 'Perkusio historikoa' klasea eskainiko du ekainaren 2an eta 3an, eta Jordi Albertek, aldiz, musika instrumentuan hobekuntza handiagoa lortzeko motrizitate eraginkor eta osasuntsua garatzeko baliabideen garrantzia erakutsiko du 'Haizezko instrumentuei aplikatutako gorputz teknikak' ikastaroan, maiatzaren 5ean eta 6an.

Apirilaren 28an eta 29an, Luis Fernando Barandiaranek piano ikastaroa eskainiko die musika eskoletako eta erdi mailako kontserbatorioetako piano ikasleei, eta martxoaren 31an eta apirilaren 7an, musika irakasleek 'Musika eskola eta aniztasuna. Ikasketa kooperatiboa' tailerrean ikasgelako ikasleen aniztasunaz eta haien behar partikularrez jabetuko dira, Maiteder Lertxundi psikopedagogoa hezkuntza bereziko espezialista eta musikoterapeutaren eskutik.

Azkenik, Ghaith Almulhemek 'Gitarra elektrikorako legato teknikaren ikastaro trinkoa' izeneko tailerra eskainiko du martxoaren 10, 17, 24 eta 31an eta apirilaren 7an. Ikastaroan legato teknikaren (gitarra elektrikorako teknika gehienak hemendik datoz) oinarriak ikasiko dituzte gitarra jotzaileek eta gitarra ikasleek.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios