Euskadiko Elikaduraren Klusterraren gidak 73 enpresa bazkideei buruzko informazioa bildu du

12/02/2017 00:14 |0

Elikagaigintzak 4.400 milioi eurotik gorako salmentak sortzen ditu eta 15.000 pertsona enplegatzen ditu

Euskadiko Elikaduraren Klusterrak Enpresa eta Erakunde Bazkideen Gidaren lehenengo edizioa aurkeztu du ostiral honetan. Gida horretan 73 enpresa bazkideei buruzko informazioa aurki daiteke.

Euskadiko elikagaien industria ¬ęlehen sektoreko traktorea da¬Ľ eta bertako produktua hobetzen laguntzen du. Elikagaigintzak 4.400 milioi eurotik gorako salmentak sortzen ditu eta 15.000 pertsona enplegatzen ditu Euskal Autonomia Erkidegoan.

Gidaren aurkezpenean Bittor Oroz Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza, Arrantza eta Elikagaien Politikako sailburuordea izan da, Manu Giner Euskadiko Elikaduraren Klusterraren presidentearekin batera, besteak beste.

Ekitaldian, tokiko eta kalitatezko produktuari lotuta dagoen ¬ęelikagaien industria indartsua, lehiakorra eta iraunkorra garatzeko¬Ľ Eusko Jaurlaritzak duen konpromisua adierazi du Orozek.

Halaber, Nekazaritza, Arrantza eta Elikagaien Politikako sailburuordeak gogoratu du elikagaien industria lehiakorra eta berritzailea lortzeko beharrezkoa dela enpresa eta erakundeen arteko lankidetza eta prozesu horretan ¬ęklusterraren zeregina ezinbestekoa¬Ľ dela ziurtatu du.

TEMAS

Recibe nuestras newsletters en tu email

Noticias relacionadas

Lo m√°s

COMENTARIOS

©ELCORREO

Utilizamos ‚Äúcookies‚ÄĚ propias y de terceros para elaborar informaci√≥n estad√≠stica y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a trav√©s del an√°lisis de su navegaci√≥n. Si contin√ļa navegando acepta su uso. M√°s informaci√≥n y cambio de configuraci√≥n..

x