Bilboko airoportua, jendez gainezka.

Bilboko aireportuak 285.200 bidaiari izan zituen urtarrilean

14/02/2017 00:31 |0

Loiuko aireportuan joan den urtarrilean egindako operazioek gora egin zuten

Bilboko aireportuak 285.200 bidaiari erregistratu zituen urtarrilean, hau da, joan den urteko hilabete berean baino %9,6 gehiago, Aena erakundeak jakinarazi duenez.

Estatu barruko zein nazioarteko hegaldien bidaiariak gehitu ziren urteko lehen hilean; hain zuzen, 167.275 bidaiarik Estatu barruko hegaldiak egin zituzten (%6,2 gehiago), eta 116.963 lagunek nazioartekoak (%15,5 gehiago).

Halaber, Loiuko aireportuan joan den urtarrilean egindako operazioek ere gora egin zuten, iazko hil beraren aldean: lurreratzeko eta aireratzeko 3.132 mugimendu izan ziren, 2016an baino %7 gehiago.

TEMAS

Recibe nuestras newsletters en tu email

Noticias relacionadas

Lo m√°s

COMENTARIOS

©ELCORREO

Utilizamos ‚Äúcookies‚ÄĚ propias y de terceros para elaborar informaci√≥n estad√≠stica y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a trav√©s del an√°lisis de su navegaci√≥n. Si contin√ļa navegando acepta su uso. M√°s informaci√≥n y cambio de configuraci√≥n..

x