Borrar
Urgente El Gobierno central ampliará el aeropuerto de Bilbao
Euskal eta japoniar gastronomiek bat egin dute

Euskal eta japoniar gastronomiek bat egin dute

'Tsuruoka meets Bilbao' ekimenak kultura eta sormenari lotutako bi hirien irudia zabalduko du

elcorreo.com

Miércoles, 15 de febrero 2017, 00:54

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Bilbo eta Japoniako Tsuruoka hiria gastronomiaren eskutik elkartu dira, hiri japoniarreko hiru sukaldari Alvaro Garrido, Jose Miguel Olazabalaga eta Sergio Ortiz de Zarate euskal sukaldariekin batera arituko baitira sukaldean. Chefen arteko lankidetzaren bidez, sukaldeko profesionalen artean jakintza eta teknikak trukatzea lortu nahi da 'Tsuruoka meets Bilbao' ekimenean, baita kultura gastronomikoari eta sormenari lotutako bi hirien irudia zabaldu ere.

Esan bezala, chefen topaketa 'Tsuruoka meets Bilbao' ekimenaren barruan egingo da, Bilboko Udalaren, Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Tsuruokako Udalaren laguntzarekin. Tsuruoka hiria Gastronomiaren Hiri Sortzaile izendatu du UNESCOk.

Baterako lanari amaiera gozoa emateko afari bat egingo da, dastatzeko menuarekin, gaur, Aizian jatetxean. «Euskal eta japoniar sukaldaritzak bateratzeko esperientzia baten azken emaitza izango da. Biek ala biek hurbileko eta sasoiko produktuak atsegin dituzte», adierazi dute ekimenaren sustatzaileek.

Ryoichi Saito, Kimitoshi Arisaka eta Takehiko Shoji chef japoniarrak «Bilboko kultura gastronomiko tradizionala ezagutzeko eta teknika eta metodo berriak ikasteko irrikan» daudela ziurtatu dute. Ryoichi Saitok esan duenez, Euskal Herriak «kostaldeko sukaldaritza bikaina» garatu du, arraina erdigune izanik, baita barnealdeko sukaldaritza ere, haragia eta barazkiak protagonista dituena.

Kimitoshi Arisakak adierazi du Bilbon egingo duen egonaldian «nire elikaduraren sena berrikusi» nahi duela, eta horrela, «oinarri-oinarrira itzuli». Takehiko Shojik, berriz, bertoko chefekin egon nahi du, «euren gastronomiarenganako grina ezagutzeko».

Ekimenean parte hartuko duten euskal sukaldariek nazioartean ospe handia dute. Alvaro Garridok Mina jatetxea kudeatzen du. 2012tik Michelin izar bat dauka eta iaz Sabores del Arco Atlántico espainiar saria jaso zuen. Garridok sukaldaritza kosmopolita lantzen du eta Asiako sukaldaritzako tresnak maisuki erabiltzen ditu, esaterako, woka eta kamadoa (labe japoniarra).

Jose Miguel Olazabalaga Aizian jatetxeko chefa da. Espainiako Sukaldari Gazteen Txapelduna izan zen 1998an eta Pil-Pil saria jaso zuen platerrik irudimentsuenagatik, besteak beste. Bestalde, Sergio Ortiz de Zarate sukaldaritza tradizionalaren zaletu porrokatua da, batez ere arrainari dagokionez. Zarate jatetxeak Michelin izar bat dauka 2015etik.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios