Smash TV, Jonathan Kusuma eta DJV Sound izango dira Art After Dark saioan

15/02/2017 00:53 |0

Jaia ostiral honetan ospatuko da Guggenheim museoan

Musika elektronikoaren soinuekin dantza egiteko aukera izango da Guggenheim Bilbao Museoaren Atrioan ostiralean, Smash TV alemanak, Jonathan Kusuma indonesiarrak eta DJV Sound bilbotarraren eskainiko dute Art After Dark saioan.

Smash TV taldeko kideak Holger Zilske eta Kai Preussner dira, nazioartean ospe handia duen eta mundu osoan astero ikuskizun umoretsu eta ausartak aurkezten dituen DJ-ekoizle-interprete bikotea. Bestalde, Jonathan Kusuma Bilbora helduko da otsailean Europatik egingo duen biran. Disko musikaren eta EBMren elementuak testuinguru berri eta ustekabekoetan uztartzen ditu. Art After Dark saioa DJV Sound bilbotarrak hasiko du, 22.00etan. Jose Vicente Lopez aitzindaria da Bilboko musika elektronikoaren arloan, DJ eta sustatzaile gisa lan egiten baitu 1978tik.

TEMAS

Recibe nuestras newsletters en tu email

Noticias relacionadas

Lo m√°s

COMENTARIOS

©ELCORREO

Utilizamos ‚Äúcookies‚ÄĚ propias y de terceros para elaborar informaci√≥n estad√≠stica y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a trav√©s del an√°lisis de su navegaci√≥n. Si contin√ļa navegando acepta su uso. M√°s informaci√≥n y cambio de configuraci√≥n..

x