Bilbao Distrito Jazz egitarauaren 18. edizioa hasiko da bihar

16/02/2017 01:23 |0

Jazz garaikidean nagusi diren artistez osatutako «eskaintza anitza eta kalitatezkoa» proposatuko du egitarauak

Bilboko Udaleko Kultura Sailak eta Bilbaina Jazz Club elkarteak antolastzen duten Bilbao Distrito Jazz egitarauaren 18. edizioa hasiko da bihar, Amsterdamen bizi den Unai Olabarri artista bilbotarra buru duen Half Quartet Plus Two taldeak Begoñako udal zentroan eskainiko duen emanaldiarekin.

Jazz garaikidean nagusi diren artistez osatutako «eskaintza anitza eta kalitatezkoa» proposatuko du egitarauak. Ohikoa denez, otsaileko eta martxoko lau ostiraletan ospatuko dira zikloaren saioak, 19.30etik aurrera, hainbat estilotako lau bandarekin.

Half Quartet Plus Two taldearen emanaldiaren ondoren, otsailaren 24an Jacob Sacks Trio hirukotea arituko da Juan Crisostomo Arriaga Musika Kontserbatorioan; martxoaren 3an Miguel Fernandez Quartet laukotearen txanda izango da Otxarkoagako udal zentroan, eta, bukatzeko, Martin Leiton baxu eta kontrabaxu jole, konpositore eta moldatzaile kanariarra buru duen bandak joko du martxoaren 10ean Errekaldeko udal zentroan.

Aurreko edizioetan bezala, kontzertu guztiak arratsaldeko 19.30ean hasiko dira. Sarrera librea eta doakoa izango da aretoetako eserleku guztiak bete arte, eta ez zaio inori aretora sartzen utziko aretoa bete eta gero.

Bilbao Distrito Jazz Bilboko Udaleko Kultura Sailaren ekimena da, eta hainbat helburu ditu, besteak beste, ikus-entzule askorik ez duen musika generoa hiriko auzoetara zabaltzea, ikus-entzule berriak sortuz; 1991tik astero zuzeneko emanaldiak antolatzen dituen Bilbaina Jazz Club elkartearen lana laguntzea; auzoetan eskaintzen den kultur programazioaren kalitatea hobetzea.

TEMAS

Recibe nuestras newsletters en tu email

Noticias relacionadas

Lo más

COMENTARIOS

©ELCORREO

Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación. Si continúa navegando acepta su uso. Más información y cambio de configuración..

x