Minbizia duten haurren gurasoei zuzendutako eskuliburu berritua eta euskaratua argitaratu dute

17/02/2017 08:27 |0

Liburua interesa duen orok eskuratu dezake, hau da, gaixoak dituzten familiek, norbanakoek edota osasun eta hezkuntza arloetako langileek

Aspanogi elkarteak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak 'Gaixotasunaren abordaia' eskuliburua aurkeztu zuten astelehenean, asteazkenean izandako Minbizia duten Haurren Nazioarteko Egunaren harira. Gurasoei zuzenduriko gida praktikoa Aspanogik egin du, eta foru erakundeak euskaratu egin du.

Maite Peña Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte Politikako diputatuak eta Conchi Gereño Aspanogi Gipuzkoako Haur Minbizidunen Gurasoen Elkarteko kideak aurkeztu dute gida.

Euskaraz eta gaztelaniaz argitaratu den liburua egiteko, Donostia Unibertsitate Ospitaleko osasun langileekin lankidetzan eta koordinatuta jardun dute Aldundia eta Aspanogi. Liburua interesa duen orok eskuratu dezake, hau da, gaixoak dituzten familiek, norbanakoek edota osasun eta hezkuntza arloetako langileek.

Aspanogik gaiari buruzko material bibliografiko zehatza du, edonoren eskura, Donostia Ospitaleko egoitza sozialean eta bulegoan. Material horren helburua da minbiziari eta bere ondorioei buruzko informazioa ematea, gaixoen familiei, gaixotasuna duten haurrei nahiz haien senideei, ikastetxeei eta gizarteari, oro har.

Hala ere, gida hori, agortuta egoteaz gain, zaharkituta ere bazegoen, eta, horregatik, Aspanogik gida eguneratzea erabaki du orain, formatu berri bat emanez eta gizarte osoari begira. "Izan ere, gaur egun gure familia eta gizarte ingurunean aurkitzen dugun errealitate bat da minbiziarena", adierazi dute agerraldian.

Gida eguneratu ahal izateko, La Caixa Fundazioak diru laguntza eman dio Aspanogiri. Testua gaztelaniaz sortu zen, eta euskarara itzuli behar zenez, Aspanogik Gipuzkoako Foru Aldundira jo zuen. Beraz, foru erakundea arduratu da testua euskaratzeaz.

TEMAS

Recibe nuestras newsletters en tu email

Noticias relacionadas

Lo más

COMENTARIOS

©ELCORREO

Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación. Si continúa navegando acepta su uso. Más información y cambio de configuración..

x