Bermeoko Arrain Azokaren kartel lehiaketara lanak aurkezteko epea bihar arte irekita dago

11/03/2017 10:42 |0

Igandeko 14:00ak arte aurkeztu ahal izango dira turismo bulegoan

Bermeoko Arrain Azokaren kartel lehiaketara lanak aurkezteko epea bihar arte dago zabalik. Lanak egun horretako 14:00ak arte aurkeztu ahal izango dira turismo bulegoan, Bermeoko Udalak jakinarazi duenez.

Aurreko bi urteetako esperientziak kontuan hartuta, aurten ere Arrain Azoka Elkarteak XXIII. Arrain Azoka iragarriko duen kartelaren lehiaketarako deialdia egin du. Horrela, lehiaketara aurkeztutako lanetatik aukeratuko da Arrain Azokako egitarauren liburuxkaren azala eta kartel iragarlea.

Kartelaren gaiak Arrain Azokarekin zerikusia izan beharko du, eta testu hau jaso: 'XXIII. Arrain Azoka. Maiatzaren 19, 20 eta 21ean. Bermeo'. Egileak askatasuna dauka goiburu bat ere txertatzeko. Oinarri guztiak Bermeoko Udaleko webgunean eta turismo bulegoan eskura daitezke.

Lehiaketara aurkeztuko diren kartelak Arrain Azokaren asteburuan ikusgai egongo dira. Epaimahaia Arrain Azoka Elkarteko kideek osatuko dute. Lan irabazlea martxoaren 13an aukeratuko da, eta martxoaren 14an jakinaraziko da Bermeoko Udalaren webgunean. Saria 600 euro izango da, eta maiatzaren 19an Hegaluze Saria emateko ekitaldian banatuko da. Sarituak izan ez diren lanak jasotzeko epea maiatzaren 22tik 28ra arte izango da, turismo bulegoan.

Arrain Azoka Elkarteak interesa duten herritarrei lehiaketan parte hartzera gonbidatu die, «Arrain Azoka guztion artean egin nahi dugulako».

TEMAS

Recibe nuestras newsletters en tu email

Noticias relacionadas

Lo más

COMENTARIOS

©ELCORREO

Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación. Si continúa navegando acepta su uso. Más información y cambio de configuración..

x