Enpresetan Praktikak beken programaren hirugarren aldia abiarazi du BBK-k

14/03/2017 00:04 |0

Aurten 25 plaza eskainiko dira, lanik gabe dauden eta aurretiazko lan esperientziarik ez duten 26 urtetik beherako gazteei zuzenduta

BBK-k Enpresetan Praktikak izeneko beken programaren hirugarren edizioa jarri du martxan, prestakuntza akademikoa duten gazte bizkaitarrei lan merkatura sartzen laguntzeko helburuarekin. Aurten 25 plaza eskainiko dira, lanik gabe dauden eta aurretiazko lan esperientziarik ez duten 26 urtetik beherako gazteei zuzenduta.

Bizkaiko enpresetan lanekoak ez diren praktikak egiteko eskabide epea martxoaren 26ra arte irekita dago. «Ekinbide honek gazteei aukera emango die lan munduarekin lehen harremana izateko, eta gero lan munduan sartze aldera beharrezko esperientzia lortzeko», adierazi dute BBKren iturriek.

Praktikak astean 30 ordukoak izango dira sei hilabetez, maiatzaren 1etik urriaren 31ra arte. Programaren onuradun bakoitzak tutore bat izango du, prestakuntza zereginez eta praktika zuzen gauzatzeaz arduratuko dena.

Edizio berrian parte hartzen dutenek 2.556 eurona jasoko dute, sei hiletan banatuta, bekak iraun bitartean. Ekimena gazte langabeentzat da, zerga egoitza Bizkaian badute eta prestakuntza akademikoaren eremuan lan esperientziarik ez badute.

Titulu akademiko ofizial bat

Programan sartu nahi dutenek titulu akademiko ofizial bat izan behar dute Ingeniaritzaren adarren batean, adibidez, Industria Antolaketa, Telekomunikazio Sistemak, Kimika, Informatika, Mekanika edo Industria Elektronikan. Halaber, aukera izango dute Enpresa Administrazio eta Zuzendaritza, Ekonomia Zientziak, Enpresa Zientziak, Medikuntza, Erizaintza, Farmazia, Biologia, Biokimika eta Bioteknologia tituluak dituztenek.

Erdi edo goi mailako lanbide heziketako prestakuntza zikloak honako espezialitate hauetan ikasi dituzten gazteentzat ere badira bekak: Administrazio eta Kudeaketa, Fabrikazio Mekaniko, Elektrizitate eta Elektronika, Informatika eta Komunikazio, eta Instalazio eta Mantentze Lanak.

Bekak eskatzeko www.becasbbk.es webgunera jo behar da. Programa BBK Fundazioaren eta Lanbideren arteko lankidetza hitzarmenean dago, «eta gazte bizkaitarrei lan munduan sartzen laguntzeko urtero erakundeak eskaintzen dituen beken ekosistema oparoaren parte da».

TEMAS

Recibe nuestras newsletters en tu email

Noticias relacionadas

Lo más

COMENTARIOS

©ELCORREO

Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación. Si continúa navegando acepta su uso. Más información y cambio de configuración..

x