Emakumeen inguruko antzerkia eta haurrentzako lana, ostiralean, Arrigorriagan

14/03/2017 23:56 |0

Badabam Badabum antzezlan berria estreinatuko du 20:00etan Lonbon, eta haurrek Pepitaren liburu magikoazz gozatu ahal izango dute Abusun, 18:00etatik aurrera

Martxoaren 8an, Emakumeen Nazioarteko Eguna ospatzeko ekitaldien programaren barruan, herriko Hamaika antzerki-taldeak antzezlana eskaini zuen Abusu Zentro Soziokulturalean, eta datorren ostiralean, berriz ere, Lonbo Aretoan estreinatuko dute Badabam Badabum lana.

Beste behin ere, Felipe Cuétara izango da zuzendaria, eta hauxe izango da Badabam Badabum lanean parte hartuko duten aktoreen zerrenda: Mª Victoria Albizua, Macarena Ortega, Blanqui Rotaetxe, Manoli Esteban, Loli Noguera, Maika González, Mari Carmen Relancio, Juana Mari Pérez, Conchi Allende, Marisa Saéz de Villareal eta Julia Merino. Antzezlana gaztelaniaz interpretatuko dute 20:00etatik aurrera, eta 5 euroko prezioa izango du. Bertan biltzen den diru guztia ongintzako helburuetarako erabiliko da.

Obra etxetzar zahar batean garatuko da, eta bertara klase ugariko pertsonak erlaxatzeko ikastaro bat egitera joango dira. Dena nahasi egingo da coaching zoro bat eta beste dimentsio batean daudela uste duten pertsonaia xelebre batzuk heltzen direnean. Etxea hankaz gora dago, eta berriz ere.... modu magikoan konponduko da guztia.

Alabaina, ostiralean bertan haurrentzako antzerkia ere egongo da; izan ere, Abusu Zentro Soziokulturaleko ekitaldien aretoan, Ane Monna, Oskola eta Karramarroi taldeak Pepitaren liburu magikoa ikuskizuna eskainiko du euskaraz 18:00etatik aurrera. Gonbidapenarekin sartu ahal izango da jendea, harrera-lekuan bertan banatuko dituztenak.

Oskolak badauka Pepita izeneko lehengusina bat, Ameriketako uharte batean bizi dena, Kuban, hain zuzen ere. Bera eta bere lagunak oso pozik eta zoriontsu bizi dira uharte horretan, baina egun batean, handik igorritako gutun bat heldu da zerbait larria gertatu delako eta gure lagunak hegazkina hartu eta berarengana abiatuko dira.

TEMAS

Recibe nuestras newsletters en tu email

Noticias relacionadas

Lo más

COMENTARIOS

©ELCORREO

Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación. Si continúa navegando acepta su uso. Más información y cambio de configuración..

x