Barrualde-Galdakao ESI bisitatuko dute Batxilergoko ikasleek ate irekien jardunaldietan

17/03/2017 00:01 |0

Helburu nagusia da bigarren hezkuntzan osasun arloa hautatu eta ikasketak aukeratu behar dituzten ikasleei lan munduarekin lehen harremana izateko aukera eskaintze

Barrualde-Galdakao ESIren ate irekien zortzigarren jardunaldiak ospatuko dira gaur bere eragin esparruko Batxilergoko ikastetxeetako ikasleek erakundea ezagutzeko helburuarekin, eta, horrela, astelehen eta asteazkenean izandako bisitekin 200 ikasle inguruk bisita amaitutzat emango dute.

Jon Guajardo zuzendari gerentearen hitzetan, ekimena «Gizarte Erantzukizun Korporatiboaren barruan kokatuta dago, gure erakundearen funtzio soziala ukaezina baita, eta jarduera gure inguruari estuki lotuta baitago, osasun, gizarte eta irakaskuntza mailan».

Helburu nagusia da bigarren hezkuntzan osasun arloa hautatu eta ikasketak aukeratu behar dituzten ikasleei lan munduarekin lehen harremana izateko aukera eskaintzea.

Nerea Ingunza erizaintzako irakaskuntzako gainbegiralea da, eta jardunaldien gidaria lehen ediziotik: «Lehendabiziko bisitan erakundearen zerbitzuak, lanbide motak eta kudeaketa azaltzen zaizkie. Askotan ikasleak harritu egiten dira erakundean diren lanbide eta zerbitzuak uste zutena baino gehiago baitira, eta ezagutzen ez zituzten espezialitateak ere baitaude. Era berean, atentzioa ematen die gure erakundeak eskainitako arreta handiak, lehen mailakoak eta arreta espezializatuak».

Bisitaldian hitzaldi informatiboa eta bisita gidatua eskainiko zaie ikasleei. Besteak beste, Gadakao-Usansolo Ospitaleko Larrialdi, Farmazia, Errehabilitazio, Laborategi eta Ospitaleratze solairuak ikusiko dituzte. Ikasleek ospitaleko zerbitzuak hobeto ezagutuko dituzte, eta bertako profesionalei zalantzak argitzeko eskatu ahal izango diete.

Oso ekimen ezaguna da, eta jardunaldietara datozen ikasleen zein eurekin batera datozen irakasleen asebetetze maila handia lortzen du. Iaz jardunaldietan parte hartu zuten 160 ikaslek baino gehiagok, bisita egindakoan, inkesta bat bete zuten eta 10etik 9 nota eman zioten bisitaldiari. Guztira, zortzi ediziotan, 1.315 ikaslek erakunde sanitario baten nondik norakoak ezagutzeko eta bisita gidatua egiteko aukera izan dute.

TEMAS

Recibe nuestras newsletters en tu email

Noticias relacionadas

Lo más

COMENTARIOS

©ELCORREO

Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación. Si continúa navegando acepta su uso. Más información y cambio de configuración..

x