Abdominal hipopresiboen tailerra Arrigorriagan

18/03/2017 00:59 |0

Interesatuta dauden bazkideek izena martxoaren 25era arte eman dezakete kiroldegian bertan

Apirilean, maiatzean eta ekainean abdominal hipopresiboen tailer bat eskainiko da udal kiroldegian, astearteetan eta ostegunetan, 20:30etik 21:20era. Guztira 15 plaza erreserbatu dira.

Tailerraren helburua zoru pelbikoko muskulatura indartzea da, erditzeak, menopausiak edo adinak eragindako narriaduraren ondoren. Horrez gain, gernua galdu edota puxika, umetokia edo ondestea erortzen diren egoerak prebenitzeko egokia da, edota disfuntzio sexualeko kasuetarako; izan ere, norberarenganako segurtasuna indartu egiten da. Aldiz, haurdun dauden emakumeentzat edo hipertentsio arteriala daukatenentzat ez da komenigarria.

Interesatuta dauden bazkideek izena martxoaren 25era arte eman dezakete kiroldegian bertan, 51 euroko prezioa ordainduta; bazkide ez direnek martxoaren 26tik aurrera eman ahalko dute izena, 93 eurotan. Tailerra apirilaren 4an hastea aurreikusi da.

TEMAS

Recibe nuestras newsletters en tu email

Noticias relacionadas

Lo más

COMENTARIOS

©ELCORREO

Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación. Si continúa navegando acepta su uso. Más información y cambio de configuración..

x