Arabako Foru Aldundiak ireki du dagoeneko epea 2017 literatur sarietarako lanak aurkezteko

11/02/2017 00:28 |0

Ignacio Aldecoa ipuin lehiaketarako, Ernestina de Champourcin poesia sariketarako eta Becerro de Bengoa saiakera sariketarako lanak aurkezteko asmoa dutenek irailaren 4ra arte izango dute epea.

Gasteiz, 2017ko otsailaren 8a. Arabako Foru Aldundiak ireki du jada epea 2017 literatur sarietarako lanak aurkezteko, urtero-urtero poesia, saiakera eta ipuinik onenak saritzen dituen lehiaketarako, alegia. Hala, bada, Ignacio Aldecoa, Ernestina de Champourcin eta Becerro de Bengoa sarien zerrenda luzean sartu nahi duten idazleek irailaren 4a arte daukate epea beren lanak aurkezteko.

Hiru lehiaketa horietan, sari bana izango da euskaraz eta gaztelaniaz aurkeztutako lanetarako, modalitate bakoitzean, eta hizkuntza batera edo bestera bakarrik ere aurkeztu ahal dira lanak; jatorrizko lanak izan beharko dira, argitaratu gabeak, eta lehenago saririk jaso gabeak inongo lehiaketa edo sariketatan. Ipuinak, beraz, 10 eta 25 folio artekoak izan beharko dira, moldiztegiko tipografiaz idatziak (arial letra tipoa, 12; edo antzekoa) Saria 6.000 eurokoa izango da, hizkuntza batean nahiz bestean.

TEMAS

Recibe nuestras newsletters en tu email

Noticias relacionadas

Lo más

COMENTARIOS

©ELCORREO

Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación. Si continúa navegando acepta su uso. Más información y cambio de configuración..

x