Borrar

Alde zaharra errehabilitatzeko bere esperientzia erakutsi dau Bermeok

I. A.

Miércoles, 22 de febrero 2017, 23:18

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Bermeoko Beruala erakundearen arduradunek herriko alde zaharra berreskuratzeko orain arte burutu diran pausuen barri emon dabez, Tecnaliak eta Errenteriako Udalak asteon antolatutako Etxebizitza eta Alde Zaharren birgaikuntza eraginkorra jardunaldietan. Saioa NeZeR eta CERtuS Europa mailako ikerkuntza proiektuen barruan sartzen da, eta Errenterian egin zan joan dan astelehenean, hain zuzen be.

Lanaldiaren helburua zan topaketa puntu bat sortzea, ia zero kontsumoa dauken eraikinen bilaketan, birgaitze tresnak eta finantziazio mekanismoak aztertzeko. Horrez gain, Errenterian errehabilitazioaren inguru bulego bat zabalduko dabela aprobetxatuz, beste elkarteen esperientziak eta funtzionamenduak ezagutarazteko aprobetxatu zan jardunaldia.

Hainbeste izan ziran euren esperientziak azaldu ebezan elkarteak, besteak beste, Zaragoza Vivienda SLU udal elkartea, Nasuvinsa Navarra de Suelo y Vivienda, S.A, Santiago de Compostelako Partzuergoa eta Euskal Autonomi Elkargoko Birgaitze Hirigintza Elkarteak, euren artean Bilboko Surbisa eta Bermeoko Beruala. «Parte hartzea oso positiboa izan da Estatu mailan hiri handien parean ipini dogulako Bermeo», azaldu eban Berualako zuzendaria dan Santi Muruak.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios