Borrar
El debate electoral de EL CORREO con los candidatos, en directo a las 11.00 horas

Bermeoko herritarren %33,80a Udaleko kiroldegira abonatuta dago

I. A.

Viernes, 24 de febrero 2017, 23:40

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Bermeoko Udal kiroldegiak 5.745 abonatu zenbatu dauz joan dan urtean. Datu hori esan gura dau herritarren %33,80a Araneko instalazioetako bazkide dala. Patronatuko arduradunek jakitera emon dabenez, bestalde, erabiltzaileen artean egin diran bi inkesten arabera, lurreko ekintzen parte-hartzaileen bataz besteko gogobetetze maila 8,20 puntutakoa izan da. «Uretako kirol ekintzen parte hartu ebenena 7,84koa izan zan», zehaztu eben bertako arduradunek. Araneko kiroldegiko igerilekuak dibertsitate funtzionala dauken pertsonei igerilekua erabiltzeko erreztasunak emoteko jasogailu hidraulikoa ipini eban iaz, «irrisgarritasuna bermatzeko».

Urte barruan egin ziran hobekuntza obren artean, bestalde, teilatua konpontzeko bigarren fasea amaitu zan «beroa eta kondentsazioak murriztu eta itoginakaz amaitzeko», azaldu eben. Kirol programari begira, trabesia egiteko teknika lantzeko ikastaroa, eta saio solten kasuan, TRXen saioak antolatu ziran. Horrez gain, yoga, akua running-en eta igeriketa terapeutikoaren eskaintzak indartu dira eta igeriketa eskola berrantolatu da. «Kalean korrika hasi gura izan daben 30 urtetik gorako andreei zuzendutako ekimena bultzatu zanetik be erantzun oso ona izan dau», baieztatu dabe Bermeoko kiroldegian.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios