'Eguna', elkarlanaren fruitua

11/02/2017 00:29 |0

Aurten euskarazko lehen egunkariaren sorreraren 80. urteurrena ospatzen ari da zenbait omenaldirekin

'Eguna', euskara hutsean idatzitako lehen egunkaria, «elkarlanaren fruitua» izan zela argi eta garbi geratu zen atzo Bilbon, 'Euskal prentsaren hastapena, oraina eta geroa' jardunaldiari esker. 'Eguna' argitaratu baino lehen, XIX. mendetik aurrera euskaldun askok euskara hedabideetara eramaten saiatu zirelako -hizkera hizkuntza kultu eta moderno bilakatzeko bazekiten zer garrantzitsua zen hori lortzea-. Izan ere, 1937an sortu zen egunkarian ehun bat idazle lan egin zutelako. Haien lanari esker, 1937ko urtarrilaren 1ean sortu zen 'Eguna', Bilbon.

Bizitza laburra izan arren -1937ko ekainaren 13ra arte-, euskal hedabideetan itzala utzi zuen. Aurten, euskarazko lehen egunkariaren sorreraren 80. urteurrena ospatzen da eta zenbait omenaldi burutzen ari dira. Pasa den astean, Bilboko Udalak oroigarri bat jarri zuen Posta Kalean. Atzo, Euskaltzaindian 'Eguna'-ren jatorria, bizitza eta urte askoren ostean heldu ziren egunkarietan eragina azaldu zuten hainbat adituk.

TEMAS

Recibe nuestras newsletters en tu email

Noticias relacionadas

Lo más

COMENTARIOS

©ELCORREO

Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación. Si continúa navegando acepta su uso. Más información y cambio de configuración..

x