Ostiralean estreinatuko da 'Orm Elurretako Erresuman' filma.

'Orm Elurretako Erresuman' filma euskaraz estreinatuko da ostiralean

12/01/2017 00:06 |0

Arabako, Bizkaiko, Gipuzkoako eta Nafarroako bederatzi zinema aretotan ikusteko aukera izango da euskaraz

'Orm Elurretako Erresuman' (The Snow Queen 2) filma euskaraz iritsiko da zinema aretoetara ostiralean. Aurten Zinema Euskaraz programaren baitan estreinatuko den lehen pelikula Arabako, Bizkaiko, Gipuzkoako eta Nafarroako bederatzi zinema aretotan ikusteko aukera izango da euskaraz. Hain zuzen, eta azken orduko aldaketen ondorioz, Durangon (Zugaza), Errenteria (Niessen), Bilbon (Multis eta Golem Alhondiga), Getxon (Zinema), Barakaldon (Cinesa Max Ocio), Iruñean (La Morea), Portugaleten (Dock), Eibarren (Coliseo) eta Donostian (Printzipe) ikusi ahalko da filma euskaraz, Zineuskadik jakinarazi duenez.

Alexey Tsitsilin errusiarrak zuzendutako filmak Elurretako Erreginaren inguruko kontakizuna egiten du. Elurretako Erregina garaitu egin dute, eta hotz egunak amaituta, trolak bakean eta askatasunean bizi dira. Orm trol horietako bat da, eta atsekabetuta dago, erregina maltzurra garaitzeko funtsezkoa izan arren, merezitako aitortzarik jaso ez duelako.

Ormek heroia izan nahi du, eta garaipenaren kontakizuna gezur txikiekin puzten hasten da eta bere burua eskaintzen du printzesa erreinutik libratzeko eta, bide batez, inoiz izan ez den heroia bihurtzeko. Elurretan barrena abiatzen da lagunekin abentura arriskutsuak bizitzera. Bidaian ohartuko da heroia izatea baino garrantzitsuagoa dela bere buruarekin eta lagunekin zintzo jokatzea, eta merezi duten pertsonen alde borrokatzea.

TEMAS

Recibe nuestras newsletters en tu email

Noticias relacionadas

Lo más

COMENTARIOS

©ELCORREO

Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación. Si continúa navegando acepta su uso. Más información y cambio de configuración..

x