Orkestra Sinfonikoa Bordelen ariko da.

Euskadiko Orkestra Sinfonikoa Bordelen ariko da gaur eta bihar

12/01/2017 00:07 |0

Orchestre National Bordeaux Aquitaine orkestrarekin elkartrukea eginez, bere bonu denboraldian gonbidatu gisa ariko da

Euskadiko Orkestra Sinfonikoa (EOS) Bordelera joango da eta emanaldi bana eskainiko du bertako Auditoriumean gaur eta bihar. Orchestre National Bordeaux Aquitaine (ONBA) orkestrarekin elkartrukea eginez, bere bonu denboraldian gonbidatu gisa ariko da EOS. Jun Märkl zuzendari duela, EOS Javier Perianes pianistarekin joango da Bordelera, eta elkarrekin joko dute Camille Saint-Saënsen Piano eta orkestrarako 2. kontzertua, EOSek lehen aldiz interpretatuko duena. Javier Perianesek berak ere aurten gehitu du obra hori bere errepertoriora.

Bordelen emango dituzten kontzertuen aurretik, EOSek eta Javier Perianesek elkarrekin jardun zuten Donostiako Kursaal Auditoriumean apirilean, International Classic Music Awards (ICMA) sarien galan, eta 2008ko Musika Hamabostaldian. Halaber, EOSek, bakarka, Frantziako errepertoriotik hautatutako beste bi obra interpretatuko ditu. Horrela, emanaldia hasteko, Saint-Saënsen 'Suite algérienne' interpretatuko du eta, bigarren zatian, Claude Debussyren 'Images' osatzen duten piezatako bi izango dira entzungai: 'Rondes de Printemps' eta 'Ibéria'.

Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren eta Orchestre National Bordeaux Aquitaine orkestraren arteko harremana klasiko bilakatu da eta bien arteko elkartrukeak ohikoak dira. EOSek Bordelera egingo duen bisitaari erantzuteko, ONBAk itxiko du haren bonu fenboraldia ekainaren 17tik 22ra ohiko lau hiriburuetan. Bere titular Paul Danielek zuzenduta ariko da, Vadim Gluzman biolinista bakarlari gonbidatu duela.

TEMAS

Recibe nuestras newsletters en tu email

Noticias relacionadas

Lo más

COMENTARIOS

©ELCORREO

Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación. Si continúa navegando acepta su uso. Más información y cambio de configuración..

x