Euskal Herriko Trikitixa Elkarteak lehiaketa berezia antolatu du

08/02/2017 23:50 |0

Maketa txapelketan 25 urtetik beherako musikari eta ikasleek parte hartuko dute

Euskal Herriko Trikitixa Elkarteak berrikuntza bat jarri du martxan aurten: 25 urtetik beherako musikari edo ikasleei zuzendutako maketa lehiaketa. Jasotako hamar kanta hoberenekin CD bat grabatuko du estudioan, eta kantarik hoberenari bideoklipa grabatzeko aukera emango dio.

Lehiaketa 25 urtetik beherako parte hartzaileei zuzenduta dago. Abestiak letrarik balu, erabiliko den hizkuntza euskara izango da, eta aurretik inon argitaratu gabea izan behar du.

Abestia grabatzeko edozein instrumentu erabili daiteke, baina ezinbesteko baldintza izango da tartean trikitixa edota panderoa agertzea. Edozein talde formatutan sortutako piezak onartuko dira, hau da, bakarka, bikoteka edo taldeka.

Abestia bideoz aurkeztu behar da, ahalik eta kalitate onenean eta taldeko partaide guztiak zuzenean jotzen azaltzen direla izan beharko da. Abesti guztien erabilera Euskal Herriko Trikitixa Elkartearen esku geratuko da.

Epaimahaia Euskal Herriko Trikitixa Elkarteko zuzendaritzak osatuko du eta bere irizpideen arabera hamar kanta aukeratuko ditu. Hautaketa prozesuan ez da parte hartzaileen irakaslerik egongo.

Aurkezten diren talde guztietatik hamar aukeratuko dira eta horien abestiekin CD bat grabatuko da ekainaren erditik aurrera. Hamar talde horietako hoberenak (beti ere elkarteko zuzendaritzaren irizpideen arabera) bideoklipa grabatzeko aukera izango du eta ondoren sareratu egingo da. Epaimahaiak hala erabakiz gero saria bertan behera gera daiteke.

Bideoa trikitixa@trikitixa.eus helbidera bidali behar da maiatzaren 15a baino lehenago, eta emaitza maiatzaren 31ean argitaratuko da www.trikitixa.eus webgunean.

TEMAS

Recibe nuestras newsletters en tu email

Noticias relacionadas

Lo más

COMENTARIOS

©ELCORREO

Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación. Si continúa navegando acepta su uso. Más información y cambio de configuración..

x