Kontabilitatea manipulatzeagatik 60.000 euro arteko isunak proposatu ditu Bizkaiko Ogasunak

07/01/2017 00:10 |0

Aldundiak zergei buruzko foru arau orokorra erreformatzeko proiektuan sartu du neurria, eta orain, proiektua Batzar Nagusietan izapidetu behar da

Bizkaiko Foru Ogasunak kontabilitatea suntsitu, ezabatu edo manipulatzearen kontrako isunak gogortu nahi ditu, bai eta erabilera bikoitzeko softwarearen kontrakoak ere, eta 60.000 euro arteko isunak proposatu ditu. Bizkaiko Aldundiak zergei buruzko foru arau orokorra erreformatzeko proiektuan sartu du neurria, eta orain, proiektua Batzar Nagusietan izapidetu behar da.

Foru erakundearen proiektuaren arabera, beren negozioen kontabilitatea, liburuak edo erregistroak jasotzen dituzten programa eta artxibo informatikoak suntsitu, ezabatu edo manipulatzen dituzten profesional edo enpresek negozio zifraren %20ko isuna izango dute, baina, gutxienez ere, 60.000 euro.

Neurri honen bidez, Bizkaiko Foru Ogasunak «errotik kendu nahi ditu praktika horiek, ikuskariek euren kotizazio oinarria murriztu nahi duten profesional eta enpresen artean detektatu baitituzte». Halaber, 10.000 eurora gehitu nahi du jarduera eta ekitaldi ekonomiko berarentzat kontabilitate desberdinak eramanda benetako egoera zein den ezagutzea oztopatzen dutenentzako isuna.

Hori da, hain zuzen, zergei buruzko foru arau orokorraren erreforma partzialaren proposamenean jasotako neurrietako bat; Bizkaiko Aldundiaren Gobernu Kontseiluak onartu du proposamena, eta dagoeneko Batzar Nagusiei bidali zaie, izapidetu dezan.

Zergei buruzko foru arau orokorraren erreforma partzialaren proiektuan beste neurri batzuk ere jasotzen dira. Horrela, esaterako, Batzar Nagusiei eman nahi zaie ahalmen esklusiboa ogasun publikoaren aurkako delituen prozeduretan, laguntzak berreskuratzeko prozeduretan eta zerga kudeaketari buruzko prozeduretan zerga zehapenak barkatzeko eta aldaketak egiteko. «Hala, gehiago bermatuko da zergadunen segurtasun juridikoa», Bizkaiko Ogasunaren arabera.

TEMAS

Recibe nuestras newsletters en tu email

Noticias relacionadas

Lo más

COMENTARIOS

©ELCORREO

Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación. Si continúa navegando acepta su uso. Más información y cambio de configuración..

x