Borrar

Industriaren prezioak %1 igo ziren Euskadin urtarrilean

Urtarrileko urte arteko tasa, azken 12 hilabeteetako industriaren prezioen aldaketa jaso duena, %3,4 igo da

elcorreo.com

Domingo, 26 de febrero 2017, 00:42

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Euskal Autonomia Erkidegoko industria sektorearen prezioak %1,0 igo ziren urtarrilean, aurreko hilabetearen aldean. Datu horiekin, urtarrileko urte arteko tasa, azken 12 hilabeteetako industriaren prezioen aldaketa jaso duena, %3,4 igo da, Eustatek landutako datuen arabera.

Sektoreka, joan den urtarrilean, eta aurreko hilaren aldean, Kokeriak eta petrolioa fintzea (%2,9), Produktu farmazeutikoen fabrikazioa (%2,9) eta Energia elektrikoa, gasa, lurruna eta aire egokitua (%1,7) adarrek gehitu zituzten gehien prezioak.

Aitzitik, Makineriaren eta ekipoen fabrikazioa (%-0,4), Elikadura industria, edariak eta tabakoa (%-0,3), Produktu informatikoen, elektronikoen eta optikoen fabrikazioa (%-0,1) eta Material eta ekipo elektrikoaren fabrikazioa (%-0,1) adarretan prezioak jaitsi egin ziren.

Urte artean, Kokeria eta petrolio fintzea (%47,5), Metalurgia eta metalezko produktuak (%2,9) eta Elikadura indutria, edariak eta tabakoa (%1,89) adarretan izan dia prezioen hazkunderik handienak, eta Energia electrikoa, gasa, lurruna eta aire egokitua (%5,0), Kautxua eta plastikoa eta beste produktu mineral ez metalikoak (%3,5) eta Altzariak, beste manufaktura industriak, konponketa eta instalazioa (%2,9) adarretan jaitsierarik handienak.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios