Neguko Bidaia kontzertu zikloa izango da Getxon urtarrilaren 21etik otsailaren 25era

14/01/2017 00:43 |0

Emanaldiak sei larunbatetan egingo dira, 19:30ean, eta bakoitzeko sarreraren prezioa bost euro izango da

Neguko Bidaia kontzertu zikloaren bederatzigarren edizioa egingo da Getxoko Andres Isasi Musika Eskolan urtarrilaren 21etik otsailaren 26ra bitartean. Emanaldiak sei larunbatetan egingo dira, 19:30ean, eta bakoitzeko sarreraren prezioa bost euro izango da (25 euro bonua erosiz gero). Ohikoa denez, egitaraua anitza izango da eta musika klasiko, rock, folk eta jazz entzuteko aukera eskainiko du. Kontzertu bakoitzaren ondoren entzuleen eta musikarien arteko solasaldia egongo da.

Getxoko Udalak jakinarazi duenez, lehenengo kontzertua Trio Argixe taldeak eskainiko du; klarinete, txelo eta piano hirukoteak Brahms eta Piazzollaren obrak interpretatuko ditu. Bigarren saioa Fetén Fetén bikotearena izango da, orain dela bi urte lortutako arrakasta errepikatzeko asmoarekin. Hirugarren emanaldian Borja Barrueta bateria jotzailea eta bere jazz proposamen berritzaileak izango dira protagonistak, eta laugarren kontzertuan, Antonio Oyarzabal piano jotzaileak Schubert, Janacek, Debussy edo Tchaikovsky maisuen obrez osatutako egitaraua eskainiko du.

Gintonic rock progresiboko bandak formazio berriarekin eskainiko du bosgarren kontzertua, eta abesti propioak joko dituzte, bigarren diskoarenak eta prestatzen ari diren hirugarrenarenak. Jaialdia amaitzeko, Blas Fernandez bateria jotzaileak, seikote baten buru dela, 'Urbanetniko' bere azken diskoaren abestiak joko ditu.

TEMAS

Recibe nuestras newsletters en tu email

Noticias relacionadas

Lo más

COMENTARIOS

©ELCORREO

Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación. Si continúa navegando acepta su uso. Más información y cambio de configuración..

x