Erosleak Barakaldoko denda batean.

Merkataritzan eta ostalaritzan euskararen erabilera hobetzeko plana berritu du Barakaldok

11/02/2017 00:29 |0

Enpresek Udalak argitaratutako gida digitala dute, euskaraz egiten duen bezero bati erantzun ahal izateko oinarrizko ezagutzak biltzen dituena

Barakaldoko Udalak 'Zabaldu atea euskarari' programa berriz abiaraztea erabaki du, euskararen erabilera hiriko merkataritzara, ostalaritzara eta enpresetara hurbiltzeko. Inguralde garapen agentziaren bitartez, sektoreko profesionalei zuzendutako informazio kanpaina berria garatuko da «euskarari atea itxi ez diezaioten eta bezeroekin euskaraz hitz egiten animatu daitezen, saltoki batera edo ostalaritza establezimendu batera joaten diren herritarren artean gero eta gehiago baitira euskaraz egitea nahiago dutenak», Danel Sola Inguraldeko presidenteak adierazi duenez.

Horrela, datozen egunetan, Inguraldek bezeroei euskarazko arreta eskaintzeko baliagarriak izango diren zenbait baliabideri buruzko informazioa helaraziko die sektoreko profesionalei. Baliabide horien artean, aipagarria da Barakaldoko Udal Euskaltegian neurrira diseinatutako ikastaro bat, bezeroekin elkarrizketa erraza izateko gaitasuna lortu dezaten. Ikastaroa otsailaren 20an hasiko da.

Halaber, enpresek Barakaldoko Udalak argitaratutako gida digitala dute, euskaraz egiten duen bezero bati erantzun ahal izateko oinarrizko ezagutzak biltzen dituena. Gidaren barruan, saltoki batean egon daitezkeen egoera ohikoenetan erantzuteko euskarazko adibideak agertzen dira, hala nola produkturen bat daukaten ala ez, zenbakiak, kartelak edo nola zenbatu.

'Zabaldu atea euskarari' programak, gidaz gain, Barakaldoko Udaleko Euskara Zerbitzua ere jartzen du merkataritzaren eta ostalaritzaren eskura, behar izanez gero, karteletarako testu txikiak, errotuluak eta oharrak euskaratzeko, baita egin nahi dituzten kanpaina zehatzetarako aholkua eskatzeko ere.

TEMAS

Recibe nuestras newsletters en tu email

Noticias relacionadas

Lo más

COMENTARIOS

©ELCORREO

Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación. Si continúa navegando acepta su uso. Más información y cambio de configuración..

x