Global Training programan parte hartu zuten gazteak.

Global Training programak 4,1 milioi euro banatuko ditu aurten

09/02/2017 23:52 |0

Eusko Jaurlaritzak sei hileko iraupeneko 410 beka finantzatuko ditu gehienez

Global Training bekak deituko dituzten erakunde publiko edo pribatuei zuzenduriko laguntzen deialdia onartu du aste honetan Eusko Jaurlaritzak. 2017ko ekitaldirako deialdiak 4.120.000 euroko aurrekontu saila dauka eta sei hileko iraupeneko 410 beka finantzatuko ditu gehienez.

Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailak, «ekonomia irekiaren arloan sortuko diren etorkizuneko erronkei aurre egiteko konponbideak bilatzeko egiten ari den esfortzuaren baitan», euskal gazteen gaitasun eta ezagutza garapenari, heziketari eta mugikortasunari loturiko jarduketak gauzatzeko beharra aitortu du, gazte horien laneratzea sustatzeko.

Horregatik, Global Training gazteentzako beken programa deitzea erabaki du. Unibertsitate tituludun eta goi mailako lanbide heziketa duten gazteei zuzenduriko beken xedea da atzerriko enpresa eta erakundeetan egingo diren praktikak sustatzea, euskal gazteen nazioz gaindiko mugikortasuna bultzatuz.

Global Training bekak deituko dituzten entitate publiko edo pribatuei zuzenduriko laguntzak onartu dira astearte honetan. Eskaerak otsailaren 15etik martxoaren 15era bitartean aurkeztu beharko dira.

TEMAS

Recibe nuestras newsletters en tu email

Noticias relacionadas

Lo más

COMENTARIOS

©ELCORREO

Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación. Si continúa navegando acepta su uso. Más información y cambio de configuración..

x