noticia
Txani Rodríguez

Epika

12/02/2017 00:15 |0

Erakargarriak suertzatzen zaizkigu hondoratzeak eta itsas-abenturak, geure sofatatik ikusten ditugunean. Errealitatean, xarma osoa galtzen dute, jakina

'Moby Dick' eleberriaren kapitainak ondo ezagutzen ditu denboraleak; Hemingwayk idatzitako 'Agurea eta Itsasoa' liburu zoragarriaren protagonista arrantzalea da; 'Titanic' filmeak naufragio baten istorioa dakarkigu. Erakargarriak suertzatzen zaizkigu hondoratzeak eta itsas-abenturak, geure sofatatik ikusten ditugunean. Errealitatean, xarma osoa galtzen dute, jakina. Orain dela gutxi arrantza, denboralea eta naufragioa batzen zuen istorio bat azaldu da egunkarietan. 'Gure Uxua'-aren naufragioari buruz ari naiz, benetazko naufragio bati buruz, tamalez. Hainbat elementu hipernarratiboak izanez gero, epikarik handiena arrantzaleen adierazpenetan aurkitu dut nik: «Itsasora bueltatuko gara, geure bizitza da». Nolabait, zoritxar baten aurrean amore ematen badugu, beste mota bateko naufragio batean urperatuko ginateke. Hala eta guztiz ere, zaila suertatzen zait itsasoratzea hain eskarmentu gogorra bizi ostean. Epikoa erabat, baina ez dugu une horri buruz berririk izango. Nobela bat merezi badu ere, ez dugu arrantzaleak 'Gure Uxua'-ra berriro igotzen ikusiko.

Epikaz beteriko erabakiak hartzen dituzte egunero hainbat pertsonek. Xumeak izan daitezke erabaki horiek, baina baita epikoak ere: hezurretako-muina ezezagun bati ematea, gehiegikeriaren bat salatzea; estutasunak estutasun, familia aurrera ateratzea. Material xume horrekin eraikitzen zituen bere istorioak orain hogei urte zendu zen Bohumil Hrabal idazleak. Txekiar honen pertsonaiak ez ziren heroiak baina bere ekintzak, garrantzitsuak ez baziduriten ere, gertaera handietan izan ahal zituzten eragina. Hori da, izan ere, Bigarren Mundu Gerran girotuta dagoen 'Zorrotz begiratutako trenak' nobela irakurtzen nengoenean pentsatu nuena: ez dago duintasun txikirik, ez dago bortizkeriaren aurka erresistentzia apalarik, ez dago eskuzabaltasunean miseriarik. Hrabalen eleberri batean, arrantzale horiek ez lirateke heroiak izango naufragio batetik bizirik atera direlako baizik eta itsasora bueltatzeko kemena aurkitu dutelako. Garai arraro hauetan gorriak ikusi badituzte ere, aurrera jarraitzea erabakitzen dutenen epika.

TEMAS

Recibe nuestras newsletters en tu email

Noticias relacionadas

Lo más

COMENTARIOS

©ELCORREO

Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación. Si continúa navegando acepta su uso. Más información y cambio de configuración..

x