Basque Industry 4.0 estrategia Hannover Messe azokan egongo da

16/02/2017 01:20 |0

Hannover hiriko azoka urtero egiten da Alemanian duela 60 urtetik, eta puntako teknologia, material eta ideientzako merkatu garrantzitsuena da

Eusko Jaurlaritzaren Ekonomia Garapen eta Azpiegitura Sailak abian jarritako Basque Industry 4.0 estrategia Hannover Messe industria arloko Europako azoka garrantzitsuenean egongo da, apirilaren 24tik 28ra bitartean.

Alexander Arriola SPRI Taldeko zuzendari nagusiak hiri alemaneko azokak aste honetan Madrilen antolatu duen ekitaldi batean azaldu du nola egongo den presente euskal estrategia. Arriolarekin batera izan dira Marc Siemering Hannover Messe azokaren presidenteordea eta Christian Guarin azokaren salmenta eta marketin zuzendaria.

Hannover hiriko azoka urtero egiten da Alemanian duela 60 urtetik, eta puntako teknologia, material eta ideientzako merkatu garrantzitsuena da. Erakusketak zortzi azoka ezberdin biltzen ditu toki bakarrean, industria eta aplikazio esparru desberdinen arteko elkarreragina eta integrazioa ahalbidetuz. Prozesu industrialen automatizazioak, eraikinen produkzio eta automatizazioak, energia teknologien gama zabalak, software industrialak eta zerbitzuetarako softwareak osatzen dute azokaren eskaintza.

Aurten, nobedade bezala, Euskadik europar foro garrantzitsua aprobetxatu nahi du ezagutzera emateko nolako aurrerapenak egin dituzten euskal enpresek, teknologia zentroek eta unibertsitateek 4.0 Industrian, Eusko Jaurlaritzaren eta SPRI Taldearen laguntzarekin, «eta dagoeneko Europako hainbat erakunderen laudorioak jaso dituen Basque Industry 4.0 estrategiaren barruan».

TEMAS

Recibe nuestras newsletters en tu email

Noticias relacionadas

Lo más

COMENTARIOS

©ELCORREO

Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación. Si continúa navegando acepta su uso. Más información y cambio de configuración..

x