Borrar
Kike Amonarriz, Iñaki Lopez de Luzuriaga, Xabi Cañas eta Josu Albero, asteartean.
Euskarazko wikipedia estatu propioa duten beste hizkuntza batzuek baino dinamismo handiagoa dauka

Euskarazko wikipedia estatu propioa duten beste hizkuntza batzuek baino dinamismo handiagoa dauka

Aurten, unibertsitate hezkuntzara bideratuko ditu indarrak Euskal Wikilarien Kultura Elkarteak

elcorreo.com

Jueves, 23 de marzo 2017, 00:06

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Euskarazko Wikipedia 278.000 artikulu ditu eta, kopuruari dagokionez, mundu mailan 31. postua okupatzen du. Harrigarria dirudien arren, milioika hiztun eta estatu propioa duten beste hizkuntza batzuek baino dinamismo handiagoa dauka. Esate baterako, greziera, daniera eta bulgarierak baino artikulu gehiago ditu euskal hizkuntzak. Israelen ere, hebreeraz artikulu gutxiago sortzen dituzte euskaldun wikilariek baino. Euskarazko wikipediarako lanean ari diren lagun saiatuenek Euskal Wikilarien Kultura Elkartea sortu zuten iaz, eta agerraldi publikoa egin zuten asteartean, beren asmoen berri emateko.

Xabier Armendaritz da elkarte horren presidentea. Beasainen jaioa, Araban bizi den itzultzailea dugu. Oso pilotazalea da eta berari esker dago euskarazko wikipedia hain ongi hornitua alde horretatik.

Euskal Wikilarien Kultura Elkartekoek asteleheneko agerraldian esan zutenez, besteak beste, EHUko Medikuntza Fakultateko ikasleekin ari dira elkarlanean, gazteok medikuntzari buruzko artikuluak egin ditzaten wikipediarako, eta lehenengo aldiz Iparraldean trebakuntza ikastaroak egingo dituzte lehen aldiz, Euskararen Erakunde Publikoaren laguntzarekin.

Medikuntza Fakultatearekin elkarlana

Elkarteak unibertsitate hezkuntzara bideratuko ditu indarrak. Aurten segida emango zaio EHU-Wikipedia plangintzari, eta espero dute ikasleengandik 70 artikulu berri jasotzea, hainbat arlotakoak. Esan bezala, Medikuntza Fakultatearekin elkarlan berezia jarri da abian eta ehun bat ikasle ari dira artikuluak idazten. Bestalde, badago martxan beste proiektu bat, haur eta gazte literaturari buruzko.

Xabi Cañasek esan zuenez, Europako kultur hiriburutzak eragin positiboa izan zuen arlo honetan, besteak beste Amarapedia eta Donostiapedia ekimenak sortu zirelako hiriburutzaren babesean.

Wikilariek asteartean azaldu zutenez, herri-erakundeei ez diete diru-laguntzarik eskatu nahi. «Guk beste gauza bat eskatzen diegu: ohituta daude copyright-ekin lan egiten, eta lizentzia askeetan lan egitera gonbidatu nahi ditugu. Adibidez, Eusko Jaurlaritzako 'Bidegileak' biografia-bilduma ezin dugu erabili zuzenean», azpimarratu zuten.

Gaur egun euskarazko wikipediarako buru-belarri lanean ari direnak hogei bat lagun dira. Horiek, hilean ehundik gora aldaketa egiten dituzte wikipediako materialetan; hilean gutxienez bost aldaketa egiten dituztenak, berriz, 80 bat lagun dira.

Kike Amonarriz ez da wikilarien elkarteko kide, baina bai zale handia, eta horregatik gonbidatu zuten astearteko ekitaldira. Gogorarazi zuen «beti minoria aktibo bat» izan dela erabakigarria euskararen iraute prozesuan. «Eta minoria horrek beti sinetsi du teknologia berrietan; baita Beñat Etxeparek ere, 1545ean liburua atera zuenean».

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios