EHUko ikasleak, klase batean.

Ia 10.000 pertsona izan dira EHUren Unibertsitate Orientaziorako Azoketan

17/02/2017 02:03 |0

Ekimenaren helburua da unibertsitate aurreko ikasleen zalantzak argitzea eta unibertsitateko ikasketak aukeratzen laguntzea

Euskal Herriko Unibertsitatearen Orientaziorako Azokak joan den larunbatean bukatu ziren eta guztira 9.725 bisitari izan dituzte. Ekimenaren helburua da unibertsitate aurreko ikasleen zalantzak argitzea eta unibertsitateko ikasketak aukeratzen laguntzea.

Hain zuzen, Arabako campuseko azoka urtarrilaren 28an izan zen eta 1.998 bisitari izan zituen; Gipuzkoan otsailaren 4an ospatu zen eta 3.855 pertsona hurbildu ziren; azkenik, Bizkaiko campusean otsailaren 11ean egin zen eta 3.872 bisitari hartu zituen. Guztira, beraz, 9.725 bisitari egon dira.

EHUren ikastegi guztietako irakasleek eta unibertsitateko zenbait zerbitzutako langileek informazio zehatza ematen diete ikasleei EHUren gradu, mugikortasun programa, graduondoko, tasa eta beka, eta unibertsitateko ostatu eta garraio, kirol jarduera, orientazio eta abarren gainean.

EHUk urtero egiten du Unibertsitatera Sartzeko Programa, unibertsitate aurreko ikasleek ahalik eta informazio gehien izan dezaten ikasketak hautatu aurretik. Unibertsitate Orientaziorako Azokak programa horren baitan daude, hain zuzen, haren bigarren fasean.

Lehen fasean, unibertsitate aurreko ikasleei interesatzen zaizkien graduei buruzko jarduera praktikoak burutu ziren, eta programa amaitzeko, Ate Irekien Jardunaldiak egingo dira otsailaren 24tik martxoaren 18ra arte. Jardunaldiotan parte hartzeko, otsailaren 13etik 26ra bitartean, ikasleek izena eman behar dute DBHko eta lanbide heziketako ikastetxeetan edo unibertsitateko webgunean.

«Laster unibertsitatera etorriko diren ikasle asko hurbildu dira. Ikastegiek, irakasleek eta administrazio eta zerbitzuetako langileak, hau da, unibertsitateak, oro har, ahalegin guztiak egiten ditu Unibertsitate Orientaziorako Azoketan. Gure erakusleihorik hoberena da eta formularik onena ordu batzuez unibertsitatea gure ikasleak izango direnengana hurbiltzeko. Aurten ere, gure itxaropenak bete dira eta etorri direnen asebetetze maila altua izan da», Txelo Ruiz EHUren Ikasle eta Enplegagarritasun errektoreordeak adierazi duenez.

TEMAS

Recibe nuestras newsletters en tu email

Noticias relacionadas

Lo más

COMENTARIOS

©ELCORREO

Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación. Si continúa navegando acepta su uso. Más información y cambio de configuración..

x