Gripeak behera egiten jarraitzen du

11/02/2017 00:29 |0

Euskadin 100.000 biztanleko 160 kasu daude

Gripeak behera egiten jarraitu du Euskal Autonomia Erkidegoan bigarren astez jarraian, eta joan den astean, gripearen maila 100.000 biztanleko 160,3ko tasara iritsi zen, aurreko egunetan baino 93 kasu gutxiago. 0-4 urteko eta 5-14 urteko taldeek dituzte tasarik altuenak.

Birusaren zirkulazioak behera egiten jarraitzen du. Horrela, egindako analisi mikrobiologikoek baieztatu dute birusa laginen %60,9an antzeman dela eta gripearen isolamendu guztiak AH3 motakoak direla.

Sasoiaren hasieratik, gripearen ondorioz ospitaleratutako 214 kasu larri erregistratu dira (%41ek ez zeukan txertoa jarrita eta %51 gizonezkoak ziren). Kasuen %92k gripearen ondoriozko konplikazio arriskurako faktoreak zeuzkan edo 64 urtetik gorako taldeari zegokion. Adinaren arabera, kasuen adinaren batez bestekoa 71 urte da. Sasoiaren hasieratik 22 pertsona hil dira, batez beste 78 urterekin, eta horietatik %50ek ez zeukan txertoa jarrita.

Lehen mailako Arretan gripearen sindromeagatik artatutako kontsultetan beherakada handia egon da ESI guztietan, 2.712 kontsulta artatu baitira, aurreko astean baino %60 gutxiago.

TEMAS

Recibe nuestras newsletters en tu email

Noticias relacionadas

Lo más

COMENTARIOS

©ELCORREO

Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación. Si continúa navegando acepta su uso. Más información y cambio de configuración..

x