Ia 50.000 lagunek instalatu dute Osakidetzako aplikazioa

15/02/2017 00:50 |0

App-aren bertsio berria dago erabilgarri, pazienteekiko komunikazioa hobetzen duena eta informazio zerbitzu bat txertatu duena

Ia 50.000 pertsonek instalatu dute jada Osakidetzaren aplikazioa euren gailu mugikorretan. Gainera, astelehenetik aurrera bertsio berria dago erabilgarri, pazienteekiko komunikazioa hobetzen duena eta informazio zerbitzu bat txertatu duena.

Modu honetan, Osakidetzak bere atari mugikorraren beste bertsio bat kaleratu du. Jon Darpon Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak adierazi duenez, bertsio berriak ¬ępertsonekin harremanetan jartzeko beste komunikazio bide bat eskainiko du, eta bat egingo du Osakidetzaren modernizazio estrategiarekin¬Ľ. ¬ęIzan ere, Osakidetzak informazioaren kalitatea hobetu nahi du eta euskal gizartearen eskari berrietara egokituko diren hurbilagoko arreta ereduak txertatu nahi ditu¬Ľ, azaldu du.

Egunero, batez beste 5.000 pertsona sartzen dira Osakidetzaren gailu mugikorretarako aplikaziora eta eskaintzen dituen zerbitzu orokorretara, hala nola aurretiko hitzordura, osasun karpetara, osasun aholkuetara, osasun eskolara edo inkestetara. Horrez gain, interesgarriak diren gainerako aplikazio korporatiboetara sartzeko aukera ematen du, adibidez, ospitalez kanpoko bihotz-biriketako geldialdien aurrean laguntzeko edota 'Bizi tabakorik gabe' eta 'Hazten ikusten' aplikazioetara.

Aplikaziotik zuzenean, erraz eta eroso balia daitezkeen zerbitzu horiez gain, astelehen honetatik aurrera, postontzi bat dago erabilgarri Osakidetzaren aplikazioaren bertsio berrian. Bertan, Osakidetzak argitaratutako informazio interesgarria duten jakinarazpenak jasoko dituzte erabiltzaileek -txerto kanpainei, osasun aholkuei edo abian jartzen diren zerbitzu berriei buruzkoak, besteak beste-.

Osakidetzaren gailu mugikorretarako aplikazioaren bertsio berria euskaraz eta gaztelaniaz dago erabilgarri IOS, Android eta Windows sistema operatiboetarako, eta dohainik deskarga daiteke.

TEMAS

Recibe nuestras newsletters en tu email

Noticias relacionadas

Lo m√°s

COMENTARIOS

©ELCORREO

Utilizamos ‚Äúcookies‚ÄĚ propias y de terceros para elaborar informaci√≥n estad√≠stica y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a trav√©s del an√°lisis de su navegaci√≥n. Si contin√ļa navegando acepta su uso. M√°s informaci√≥n y cambio de configuraci√≥n..

x